Home / Genero-indarkeria / Emakume baten heriotza Mungian
Descárgate el punto lila como símbolo de rechazo a la violencia de género

Emakume baten heriotza Mungian

Emakundek-Emakumearen Euskal Institutuak Mungian gertatutako emakume baten heriotzaren aurrean, bere gaitsezpena eta salaketa azaldu ditu. Emakundek hiritarrei deia egiten die emakumeen kontrako indarkeria salatu dezaten, jarrera aktiboa izan dezaten emakumeen kontrako edonolako jarrera iraingarrien aurrean inolako tolerantziarik ez onartzeko, eta gogoratu du era honetako indarkeria emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena dela. Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, bihar Mungian egingo den kontzentrazioan parte hartuko du eta dei egiten die hiritarrei antolatzen diren kontzentrazioetan parte hartzeko. Gizarte osoaren inplikazioarekin bakarrik eta emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko behar den balio aldaketekin lortuko da, Emakunderen iritziz, egun batean emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzea.

Check Also

Descárgate el punto lila como símbolo de rechazo a la violencia de género

Deskargatu puntu lila emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako simboloa

Barka, baina sarrera hau hizkuntza hauetan dago soilik: Espainiera (Europa).

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *