Home / Berdintasunerako emanaldiak / world café Emakumeen jabekuntza Portugaleteko elkarteetan

world café Emakumeen jabekuntza Portugaleteko elkarteetan

Portugaleteko Udalak abian jarriko du Emakumeen jabekuntza Portugaleteko elkarteetan egitasmoa eta idazki honen bidez, bertan parte hartzeko gonbita egin nahi dizugu.

Zertarako?
Jabekuntza-prozesuek lagundu egiten dute norberaren eta emakumeon ahalmena topatzen eta praktikan jartzen, helburu direlarik bateko, udalerriko bizitzan eta guretzat interesgarriak bezain eragingarri diren erabakietan parte hartzea eta besteko, agenda publikoan esku-hartzea  Portugaleteko emakume eta nesken bizitzaren kalitatea hobetze aldera.

Nola?
Elkarrekin zerbait egiteko berriketan hasi behar dugu. Hori dela eta, bi world cafë antolatu ditugu. Gure asmoa da talde txikiak antolaturik berba egitea, interesak partekatzea, errealitatearen ikuskera desberdinak erkatzea eta aldi berean ikustea zer dugun komunean beste errealitate hobe eta bidezkoago batzuk asmatzen ditugun bitartean.

Alta, zabalkunde handiagoa lortzeko xedez talde txikietan egon ondoren parte-hartzaileek elkarteei komunikatuko dizkiete berriketa gehiagotarako ideiak, aukera sortzaileak eta jardunbide kolektiboa.

Noiz hasiko gara?
Gure iritzien elkartrukea lehen world caféan izango da. Maiatzaren 28an (asteazkena) egingo dugu San Roke gizarte-etxean 17:30etik 20:00etara. 

María José Blanco

Gizarte Ongizate zinegotzia

Check Also

Euskal erakundeek berdintasunean izango duten ibilbide orri berria onartu du Jaurlaritzak

Gobernu Kontseiluak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VII Plana onartu du gaur. VII. Planaren helburua, funtsean, …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *