Home / Berdintasuna / “PORTUIGUALDAD” WORLD KAFEaren laburpena

“PORTUIGUALDAD” WORLD KAFEaren laburpena

WORLD KAFEaren laburpena
“Emakumeen ahalduntzea sustatzen, Portugaleteko elkarteetatik”

Iragan maiatzaren 28an, Emakumeen ahalduntzea sustatzen, Portugaleteko elkarteetatik proiektua abiatu zen; egitasmo horrek HAUSNARKETA-EZAGUTZA-EKINTZA-HEDATZE estrategiak uztartuko ditu, udalerriko emakumeen ahalduntze aldera.
Proiektuaren lehenengo jarduera aipatutako datan egin zen: I. World Kafe. Udalerriko elkarteetako kide diren 50 emakumek parte hartu zuten, bertan. Jarduera horretan ondoko gaia landu zen: “Zer da eta emakumeok zertarako ahaldundu nahi dugu”.
World Kafe metodologia erabiliz, emakume-partaideen arteko elkarrizketa bultzatu zen, emakumeek euren sozializazio femeninoaren prozesuan jasotako mezuak antzemateko asmoz. Horrekin batera, mezu horiek ere aztertu zituzten, mezu horiek gure boterearekin lotzen edo botere horretatik urruntzen gaituzten jakiteko asmoz.
Ondoko aginduak antzeman zituzten, besteak beste:
· Familiarekiko sakrifizioa, sumisioa eta konpromisoa (senarra, seme-alabak nagusiki).
· Beti “eder” egoteko beharra, sozialki ezarritako edertasun-kanonaren esanetara.
· “Onak” eta “ez berekoiak” izatea adierazten duten aginduak.
· Hainbat rol barneratu beharra bizitzaren hainbat arlotan (lanaldi bikoitzak eta hirukoitzak eginez).
· Eta abar.

Emakume-partaideen iritziz, agindu gehienek bizi behar dugun bizitza markatzen digute, inongo aukera pertsonalik gabe.
Halere, uste dute egun, emakumeen egoerak hobera egin duela; taldeetako batek adierazi zuen aldaketa hori gehiago izan dela “forman” “edukian” baino. Emakumeok egun, eskubide gehiago izan arren, eta berriak garatu arren, gure aurreko emakumeekin alderatuta, gure identitatea, oraindik ere, femeninoak izateko beharraren aginduek adierazten dute, horrek dakarrenarekin.
Eta Marcela Lagardek azaltzen duenez, ahalduntze prozesua eskubideak izatea baino harago doa.
“Ahalduntzea norberaren autoritatea aitortzea da, eta helburuak lortzeko gaitasunean konfiantza izatea. Autoritate hori gertatzen da emakume bakoitzak bere erabaki propioak hartzen dituenean, eta erabaki horiek bere existentzian gauzatzeko mugitzen denean”.
Hori dela eta, proiektuaren bigarren jardueran tailer bat egingo da; tailer horretan emakume-partaideen ahalduntze pertsonalerako funtsezkoak izango diren aspektuak landuko dira.

Check Also

2024KO MARTXOAREN 8RAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Emakumeen nazioarteko egun honetan, bidezkoa da gure gizarteak historian zehar eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeen …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *