Home / Empoderamiento / PORTUGALETEKO EMAKUMEEN BIGARREN WORLD KAFEA

PORTUGALETEKO EMAKUMEEN BIGARREN WORLD KAFEA

2014ko urriaren 8a
17:30etik 20:00etara
PORTUGALETEKO EMAKUMEEN BIGARREN WORLD KAFEA
ELKARTEA JABEKUNTZA LORTZEKO GUNE GISA
HELBURUA
Elkarrizketarako sare bizia sortzea, kezkatzen gaituzten gaiez berba egitekoa, hain justu ere.

LEHEN ALDIA
SAIOAREN ATALAK
Aurrenik, norberaren jabekuntza landu genuen, geroago taldera iristeko.
Saioa bi ataletan egon zen banaturik, bi teknika desberdin bereizi behar baikenituen:
1- 17:30etik 17:45era: Emakumeek eginiko lanaren aurkezpena egin zen.
2- 17:45etik 18:30era: boterearen gainean jardun genuen parte-hartzaileei hiruna galdera planteiaturik. Nahi zuenak, geroago, emakumeen biribilean aurkeztu zituen.
Hiru galderak honako hauek dira: Zein botere dut? Zein botere nahi dut? Zertarako nahi dut botere hori?

ERABILTZEKO TEKNIKA: EMAKUMEEN BIRIBILA ETA HITZAREN MAKILA
Emakumeen biribila emakumeak elkartzeko gunea da. Egia esan, emakumeen biribilak betidanik izan dira; haietan emakumeek askatasunaz gain, lotura sendoak eta indartsuak lortzen dituzte. Biribilak berdintasuna, jariakortasuna eta argitasuna ere irudikatzen ditu.
Biribilean elkarri begiratu behar diogu begietara, ez goian ez eta behean ere. Biribilak barrukoari eusten dio eta toki segurua dugu. Biribilean gertaturikoa bertan gelditzen da. Elkarri entzuteko tokia da; norberaren bizikizunetatik abiaturik partekatzen da dena. Kanpoan daude aurreiritziak eta kritikak eta “egin izan banu” tankerako esaldiak.

BIRIBILEAN HITZAREN MAKILA ERABILIKO DUGU
Makila elkarrizketa errazteko teknika dugu: hitzaren makila, taldean, elkarri pasatzen diogun objektua da. Makilak adierazten du une horretan nork duen berba egiteko eskubidea.
Inork ezin dio hizlariari etenik egin. Besteek nahi dute bere jakinduria haiekin partekatzea.
Entzuleek, aldi berean, arretatsu entzun behar diote hizlariari. Asmoa da entzutea egiatan zer ari den esaten, pentsatu gabe oso ikuspuntu bestelakoa izan dezakeela.

Galderei erantzun nahian, taldeko emakumeek haiengan antzemandako botereak idatzi ondoren, ozen plazaratu zituzten. Horretaz gain, boterea zertarako nahi zuten adierazi zuten.
Hona hemen eztabaidagaiak:

GURE BOTEREAK ZERTARAKO NAHI DUGU BOTEREA?
Emakumea izateko boterea eta kristalezko sabaia apurtzekoa.Erabaki zer nahi dudanNire boterea pentsamenduak kontrolatzea daBesteei laguntzeko boterea dutErabakiak hotz-hotzean hartzeko botereaEginahal eta borrokarako botereaOndo pasatzeko eta gozatzeko boterea Harremanetan eta lanean nahi dudana egitekoZoriontsuagoa izatekoErabakiak neuk hartzeko eta bizitzaren jabe izatekoHobeto sentitzeko eta neure burua hobeto baloratzekoGure helburuak lortzekoBizitzeko eta nire erabakiak hartuta aurrera ateratzeko

Bigarren aldia: elkarrizketa-kafea
Solasaldia egiteko, parte-hartzaileak 4 edo 5 pertsonako taldeetan banatu genituen mahaian kafe bat hartu bitartean.
Kafe-elkarrizketa prozesu sortzailea da, elkarrizketa kolaboratzailera garamatzana. Oraingoan, elkartea izango da emakumeen jabekuntzarako gunea.
18:30etik 19:45era berbetan jardun genuen bi galdera hauen gainean:
· Zein da gure boterea elkartean?
· Nola darabilgu botere hori elkartearen barruan (eragina, erabakiak hartzeko orduan, jokatu eta eraldatu…) eta parte hartzen dugun inguru edo errealitatean?
Bateratze-lan horretan ideia hauek, besteak beste, bildu ziren:
· Parte hartzeko aukera izatea, ideiak ematea, lan egiteko gaitasuna gu bezalakoak edo desberdinak direnen mesedetan.
· Oso lotsakorrak gara, elkarteetako zuzendaritzetan karguak ditugula edo parte hartzen dugula aitortzeko orduan. Lana egin egiten dugu baina ez dugu geure burua horretaz harrokeriaz nabarmendu nahi.
· Elkarte mistoetako zuzendaritza-taldeetan, gehienbat, gizonezkoak daude. Orobat, denbora gehiago dute.
· Emakumeek uste dute erantzukizun horrek dedikazio handia dakarrela eta haiek denbora gutxiago dutela familiarekiko ardurengatik.
· Gure joera da botererik ez bereganatzea eta era berean, beste emakume batzuei ere ez diegu eman ohi. Gainera, elkarteetan gure ekarriak baliotsuak direla ere aitortzeak lanak ematen dizkigu.
· Elkartean egiten diren jarduerez gozatzeko eta zoriontsuagoak izateko boterea ere badugu.
· Halaber, aitortzen dugu elkarteek beste batzuekin elkartzeko aukera ematen digutela. Haiek beste toki batzuetakoak dira, beste ohitura batzuk dituzte, beste bizitza batzuk eta beste bizitza-ikuskera batzuk. Horren karietara, horrek aberastu egiten gaitu eta munduaren beste ikuskera bat ematen dizu.
· Elkarteek beste batzuekin, beste emakume batzuekin gauzak egiteko boterea ematen digute. Alta, besteen mesedetan ere egin ahal dugu asko. Izan ere, abagunea dugu gure zaletasunak, jakintzak, iritziak eta gaitasunak partekatzeko.
· Elkarteetako botere sortzaileak askoren gaitasunak baliatzea dakar eta ideia zein gauza berriak antolatzeko aukerak ere ematen dizkigu.
· Elkarteek eragina daukate eduki ere jendearen bizitzan, familietan, auzoetan eta herrian bertan, jendearen bizitza hobetze aldera lan egiten baitute.
· Elkarteak beste batzuen ordezkaria izateko boterea ematen dizu, herriko beste batzuei ahotsa ematekoa, agintari zein zerbitzuen aurrean. Horiek horrela, jende gutxik ezagun dituen errealitateak ikusgarri egiten ditugu.
· Elkarrenganako sostenguaren boterea, talde edo erreferentzia-talde bat izatekoa,
· Antzeman genituen elkarteetan emakumeen jabekuntza (barnekoa zein kanpokoa) lortzeko guneak.

19:45etik 20:00etara emakumeen biribilari amaiera eman genion, haiek adierazi nahi izan zituzten azken hitzak entzunda.

Check Also

INDARKERIA MATXISTARI KONTRA EGIN

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *