Home / Berdintasunerako emanaldiak / Sentitzeko, gozatzeko, errespetatzeko hezi

Sentitzeko, gozatzeko, errespetatzeko hezi

http://elmailing.com/tallerigualdad/
Gizon eta emakumeen arteko berdintasunari lotuta gaur egungo nerabeen belaunaldiaren jokabideak aztertuz gero, aurreko belaunaldiekin alderatuta hobekuntza nabarmenak antzeman daitezke, baina, halaber, jadanik gaindituta behar luketen jarrera eta baloreak mantentzen dira. Baina neska-mutilak, neurri handi batean, bizi diren gizarte eta kultura ingurunearen isla dira, eta zoritxarrez, gizartearen aldaketak sarritan kosmetikoak izaten dira sakonak bainoago.

Horrela, EDEXek berdintasunean oinarritutako afektu eta sexualitateari buruz 14-16 urte bitarteko nerabeekin lan egiteko moduaz hausnarketak eta irizpideak partekatzeko tailerra antolatu du, eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Tailer honetan ez da fisiologiaz gehiegi hitz egingo; batez ere, gizon eta emakumeen arteko harremanetan berdintasunez jarduteko jarrera, balore eta trebetasunez mintzatuko gara.

Nori zuzentzen zaio?

Genero berdintasunean eta hezkuntza afektibo eta sexualaren esparruan nerabeekin lan egiten duten hezkuntza-zentro, erakunde publiko eta gizarte erakundeei. Gehienez 20 pertsonak parte hartu ahal izango dute, eta horiei EDEXek sortutako “Ekin diezaiogun berriro, hezkuntza sextimental bat” hezkuntza-paketea banatuko zaie aukeratzen duten hizkuntzan (euskaraz edo gaztelaniaz).

Zeintzuk dira gure helburuak?

•Berdintasun irizpideetan oinarritutako nerabeen hezkuntza afektibo eta sexualari buruzko oinarrizko irizpideak partekatu.
•Aurrerakuntza handiak egin arren, gure gizartean egun diharduten estereotipo eta rolez eztabaidatu.
•Nerabeekiko lan dinamikak praktikan jarri.
•Gai honen inguruan nerabezaroan hezkuntza-prozesuak dinamizatzeko tresna praktikoak erabili.
Zeintzuk dira tailerraren oinarrizko edukiak?

Honako eduki hauek landuko ditugu bi saiotan zehar:

•Nerabezaroa, sentimenduak eta sexualitatea: hori da nahaspila, hori!
•Berdintasunean oinarritutako hezkuntza afektibo eta sexuala, honako eduki hauek abiapuntu hartuta:
◦Gorputz identitatea.
◦Maitemintzea eta haustura.
◦Harreman toxikoak.
◦Estereotipoak eta aurreiritziak.
◦Sexu segurua.
◦Homofobia.
◦Etab.
•Aurreiritzi, estereotipo eta gizarte rol diskriminatzaileen inguruko pentsamendu kritikoa sustatzera bideratutako lan dinamikak nerabeekin.
•Baliabide praktikoen erabilera, esaterako:
◦“Ekin diezaiogun berriro, proposamen sextimental bat”.
◦“Berdintasunaren alde”.
Zein metodologia erabiliko dugu?

Zenbait dinamiken erabileran oinarritutako metodologia parte-hartzailea izango da, eta dinamika horien bidez hezkuntzari lotutako edukiak eta zentzuak eraikiko ditugu, tailerrean parte hartzen duten pertsonen esperientzia abiapuntutzat hartuta.

Nork emango du tailerra?

Juan Carlos Melerok, Psikologian lizentziatua, gizarte eta hezkuntza proiektuen kudeatzailea eta bizitzarako trebetasunen hezitzailea.

Data: 2014ko azaroaren 20a eta 21.

Lekua: Pelota, 10 (Alde Zaharra).

Iraupena: 10 ordu, 5 orduko bi jardunalditan banatuta.

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

Laguntzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

Check Also

AZAROAREN 25erako ADIERAZPENA, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO EGUNARI BURUZKOA

Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egun honetan, azaroak 25, sexu-indarkeriak adingabeen artean gero eta eragin handiagoa …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *