Kultura bidezko normalizazioa lortzeko asmoa duten obrak programatuko dira hiru egunean zehar
Portugaleteko Udalak eta Zinegoak Bilboko gaylesbotrans Zinema Jaialdiak PortuZine 2014 antolatu dute, familia guztientzako zinema eta arte eszenikoen lehenengo erakusketa.
Umeei, familiei, nerabeei eta publiko orokorrari zuzendutako aktibitatea da PortuZine, kalitatezkoa eta erakargarria den proposamen kulturalarekin disfrutatu eta dibertitu daitezen egina.
Azaroaren 7an, 8an eta 9an izango den erakusketaren barnean bi film proiektatuko dira Hornidura Merkatuan: nerabeei eta publiko orokorrari zuzendutako “A escondidas”, Mikel Rueda zuzendari bilbotarrak berak aurkeztuko duen filma, alde batetik, eta “El espantatiburones” umeei eta familiei zuzendutako animazio filma, bestetik. Horretaz gain, Alabazanek eskainita, “Maitasun ipuinak familian” euskarazko ipuin-kontaketaren bi saio bikoitz egingo dira. Gainera, Zinegoakek eta Mauma Taldea antzerki talde euskaldunak koproduzitutako “Martinak bere istorioa aurkitu zuenean“ euskarazko antzerki obra ere izango da ikusgai.
Gizartean elkarrekin bizi diren familia eredu berriak eta harreman afektibo forma berriak familia-publikoari hurbiltzea da aktibitatearen helburua, eta, modu honetan, pertsona guztienganako errespetua, maitasuna eta hurbiltasuna sustatu eta piztu, pertsona horiek zein ezberdin ikusten ditugun edota iruditzen zaizkigun garrantzirik izan ez dezan.
Portugaleteko hainbat espazio publikotan egingo dira PortuZineko aktibitateak: Hornidura Azokan, San Roke Zentro Sozialean, Santa Klara Zentro Kulturalean eta Nuestra Señora del Carmen ikastetxean. Bai euskaraz bai gazteleraz diren obrak ditu erakusketak, mezua pertsona guztiei hel dadin.
Portugaleteko Udalak martxan jarritako sentsibilizazio akzioa da honakoa, kulturari lotutako aktibitate ludikoen bidez bizikidetza eta tolerantzia espazio handiagoak sortu nahian.
Erakusketaren eta berau osatzen duten obra guztien gaineko informazioa www.portuzine.com web gunean dago eskuragai.
Programazioa
OSTIRALA 7
19:00etan HORNIDURA AZOKAN (90 min. Gazteleraz) Koskojales Kalea, 2
“A escondidas” . Mikel Rueda. Zinema (12 urtetik aurrera)
Mikel Rueda zuzendari bilbotarraren bigarren film luzea da, Malagako Zinema Jaialdirako aukeratua izan dena.
Duela aste gutxi estreinatu zen filma eta debalde ikusteko aukera izango dugu zuzendariaren presentziarekin.
LARUNBATA 8
11:00etan saioa/ 12:00etan saioa (30 min. Euskaraz) SAN ROKE ZENTRO SOZIALEAN Gregorio Uzquiano Z/G Kalea
“Maitasun-ipuinak familian”. Alabazan. Umeentzako ipuin-kontaketa.
Printze eta printzesen istorioak, edo printzesa eta printzesenak, edo printze eta printzeenak… Zer axola dio! Abenturak eta sorpresak maitagarrien ipuinetako munduan.
19:00etan HORNIDURA AZOKAN (90 min. Gazteleraz) Koskojales Kalea, 2
“El espantatiburones” – (4 urtetik aurrera) ume eta familiarentzako animazio zinema.
Óscar-en istorioa da hau, marrazo-ikaratzaile famatua (eta gezurti samarra), baita Lenny-rena, haragirik jaten ez duen marrazoa eta benetan nahi duena gizurde izatea den marrazoarena… ume ezberdinen eta ulertzen dieten gurasoen istorioa, azken batean.
IGANDEA 9
12:30etan saioa /13:30etan saioa (30 min. Euskaraz) SANTA KLARA ZENTRO KULTURALEKO ANFITEATROAN Casilda Iturrizar Kalea, 10
“Maitasun-ipuinak familian”. Alabazan. Umeentzako ipuin-kontaketa.
12:00etan Nª SRA DEL CARMEN IKASTETXEAREN EKITALDI ARETOAN (60 min. Euskaraz) Cantón de la Iglesia Kalea, 2
“Martinak bere istorioa aurkitu zuenean”. Umeentzako antzerkia, (6 urtetik aurrera).
Martina, heroia izan eta hegazkinak gidatu nahi dituen baina etxetik ateratzen ez den umea… Egun batean, baina, logelan itxita irakurtzen zituen liburuetako letrek ihes egin zuten eta martxan jarri behar izan zuen Martinak. Motxila hartu eta abentura hasi galdutako istorioaren bila.
Mauma Taldeak eta Zinegoakek koproduzitutako antzerki obra .