Portugaleteko hainbat talde eta gizarte entitate helburu komun bati begira elkartu gara, helburu hori delarik Portugalete bidezko merkataritzaren aldeko hiria deklaratzea. Ekimena proiektu handiago bati dagokiolarik, horri buruzko informazioa www.ciudadjusta.org webgunean topa dezakezue. Oro har, proiektuaren asmoa da bidezko merkataritza herrietara hurbiltzea, administrazioen, gizarte erakundeen eta merkataritza tegien bitartez, Ipar eta Hegoaren arteko harremanen inguruaz kontzientzatzea eta herriko eta hurbileko merkataritza sustatzea.
Une honetan gaudelarik, elkartu garen erakundeok antzeman dugu abiapuntu ederra izan daitekeela gainontzeko elkarteei eta interesa duten lagun guztiei jakinaraztea zehatz-mehatz zer nahi dugun, nola lortu nahi dugun eta norekin batera egin nahi dugun. Halaber proiektuaren nondik-norakoak azaldu nahi dizkiegu eta bidezko merkataritzaren inguruko zalantza guztiak argitu. Horri begira, bada, hezkuntza topaketa prestatu dugu azaroaren 27an egiteko 19:00etan Portugaleteko Santa Klara kulturtegian, Kidendaren eskutik egin ere. Jakizue hortaz Kidenda bidezko merkataritzaren aldeko proiektua dela, hainbat urtetako ibilbide eta eskarmentuduna arlo horretan.
Besterik gabe, gonbidaturik zaudete parte hartzera, ekimenaz eta oro har bidezko merkataritzaz gehiago jakin nahi baduzue. Halaber, argibide bila ere jo dezakezue gugana portugaletecomerciojusto@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez.