Home / Berdintasunerako emanaldiak / EMAN IRITZIA ETA PARTE HARTU. ANDRE ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNAREN ALDEKO IV. UDAL PLANA (2015- 2019)

EMAN IRITZIA ETA PARTE HARTU. ANDRE ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNAREN ALDEKO IV. UDAL PLANA (2015- 2019)

Portugaleteko herritarrok:
Hilabete hauetan 2015-2019 urteetarako Berdintasun Plan berriaren prestaketan dihardugu, gure herria bizikidetzaren eredu izatea nahi baitugu, andre eta gizonen arteko berdintasunaren erakusgarri, hain zuzen ere.
Hori dela eta, zuen iritziak, iradokizunak eta proposamenak ezagutu nahi ditugu, eguneroko bizimoduaren edozein arlotakoak direlarik ere. Izan ere, horiek guztiak lagungarri gerta dakizkiguke, zuen beharrizanetara egokitutako plana egingo badugu.
Beraz, eskuorria betetzera animatu nahi zaituztet. Behin beteta, udaletxera bidal dezakezue edo, bestela, eraman ezazue geroago aipatuko ditugun tokietara.
Aldez aurretik eskerrak emanda, har ezazue agur bero bat.

Mikel Torres
Alkatea

ANDRE ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNAREN ALDEKO IV. UDAL PLANA  (2015- 2019)

ZER EGINGO DUGU?
Aztertuko dugu ea hobera egin dugun herriko andre eta gizonen arteko berdintasunaren eremuan, segurtasunean, enpleguan, parte-hartzean, kirol-azpiegituretan eta kulturan, besteak beste. Orobat, jakin nahi dugu zer ez dugun oraindik lortu eta hori guztia nola bihurtu proposamen, datozen urteotan horiek guztiak abian jartzeko xedez. Azterlan honek bi atal hauek izango ditu: batetik, herritarrak eta bestetik, Udala bera eta bere kudeaketa.

ZERTARAKO?
Azken helburua da lan-plangintza bat prestatzea, lortu beharrekoak eta datozen lau urteotarako jardunbideak zehaztuta. Azken batean, nahi dugu andre eta gizonen arteko berdintasuna Portugaleteren identitate-ikurra izan dadin.

ETA NOLA?
Gai honetaz informazio garrantzitsua duten zenbait laguni elkarrizketak egingo dizkiegu. Elkarrizketatuak herriko jendea eta udaletxeko langileak izango dira. Halaber, informazioa herritarrengandik eurengandik jasotzeko, jarduerok antolatuko ditugu: etxera bidalitako eskuorria, karpa informatzailea, world café parte-hartzailea, Berdintasunerako Batzorde Mistoa, datuen azterketa eta munta handiko azterlanak eta udal sailetarako lan-fitxak.

Eta horretarako, zure iritzia ematea nahi genuke.

SEXUA
EmakumezkoaGizonezkoa

ADINA

ZEIN ALDETAN BIZI ZARA?
ErrepelegaBuenavistaErdialdeaAlde ZaharraAzetaLa Florida

Adieraz itzazu bost helburu premiazko, andre eta gizonen arteko berdintasuna sustatze aldera:
Sentsibilizazio-kanpainak egitea haur, guraso, elkarte eta herritar orori zuzenduta, gizartean dauden estereotipo eta aurreiritzi guztiak gailentze aldera
Emakumeen enplegu-kalitatea eta lan-baldintzak hobetzea.
Emakume hauexen bizitza-kalitatea hobetzea: hots, gizarte-bazterkeriaren arriskuan daudenena, adinekoena, etorkinena, desgaituena eta abarrena.
Gizonak etxeko lan eta zereginetan inplikatzea.
Enpresek eta herri-zerbitzuek malgutasun handiagoz jokatzea, bizimodu pertsonala, lana eta familia uztartzeko asmoz.
Emakumeek parte-hartze handiagoa izatea, erabakiak hartzeko tokietan: batzar, zuzendaritza eta batzordeetan, alegia.
Menpekoak (adin-txikikoak, nagusiak, desgaituak) artatzeko bitartekoak eta programak hobetzea.
Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen arreta eta aurrezaintza hobetzea.
Besterik?

Zein proposamen egingo zenuke Portugaleteko Andre eta Gizonen arteko Berdintasun Plan berrian txertatzeko? Kulturan, kirolean, genero-indarkerian…?

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK

ESKUORRIAK AURKEZTEKO TOKIAK ETA EPEA
Eskuorria martxoaren 13a baino lehen

Eskuorria aurkezteko eta parte-hartzeko beste aukera batzuk:

Martxoaren 5ean, osteguna, karpa informatzailea paratuko dugu 10:00etatik 14:00etara Solar plazan eta 17:00etatik 21:00etara Errepelegan. Martxoaren 6an, ostirala, 10:00etatik 14:00etara Buenavistan eta 17:00etatik 21:00etara San Roken. Zuen informazioa karpa horietan ere uzteko aukera izango duzue. Zatozte ikustera!
Martxoaren 17an, asteartea, 17:00etatik 20:00etara San Roke gizarte-etxean world café bat antolatuko dugu. Portugaleteko andre eta gizonen arteko berdintasun-egoera hobetzeko iradokizunak eta proposamenak dituen edozein herritarrek parte har dezake topaketa honetan. Parte hartu nahi baduzu giro atseginean, kafe eta guzti, jar zaitez gurekin harremanetan 94 472 92 12 telefonora deituta.

Check Also

Portugaleteko emakume gazteek Bidatzenea proiektuarekin bat egin dute

Bidatzeneako talde eragileak, Portugaleteko Emakumeen Etxeak, biltzen eta lanean jarraitzen du, programazioarekin, auzoarekiko harremanarekin edo …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *