Home / Berdintasunerako emanaldiak / ADIERAZPENA MARTXOAREN 8A DELA ETA
#8Marzo Día Internacional de la Mujer 2014

ADIERAZPENA MARTXOAREN 8A DELA ETA

Martxoaren 8a mundu guztian da Emakumeen Nazioarteko Eguna. Horrela da, behintzat, XIX. mende bukaeratik eta 1975ean Nazio Batuen Erakundeak egun hori izendatu zuen gizaki guztien arteko berdintasuna lortu nahian oraingo, lehengo eta etorkizuneko borroka guztien omenez. Honek guztiak justizia, bakea eta garapena ere dakarzkigu gizadi guztiarentzat.

Aukera ezin hobea dugu, bada, benetan lortutakoaz hausnartzeko eta aldaketak egitea ere eskatzeko. Era berean, emakumeen eskubideen aldeko historian eta, oro har, gizadiaren hobebeharrez aparteko lana egin duten emakume xumeen ausardia eta erabakitzeko gaitasuna ere omendu behar ditugu.

Alderdi anitzetan aurrera egin dugu, ezbairik gabe, neurri handi batean gure gizartean dauden elkarte eta erakunde askoren lan eskerga eta irmoari esker. Hala eta guztiz ere, asko dago egiteko eta, zoritxarrez, emakumeenganako bortizkeria, denok lotsarazteko moduko errealitate tamalgarri horren erakusgarri da.

Pentsakerak eta belaunaldi askotan errotutako ohiturak aldatzea ez da erraza eta ibilbide luzea aurretik eduki arren, aurrerapauso handiak ere egin dira. Horren isla, Udalaren andre eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko hiru planak dira.

Gure konpromisoa lanean jarraitzea da gure herria bizikidetzaren eredu izatea nahi baitugu, andre eta gizonen arteko berdintasunaren erakusgarri, hain zuzen ere. Horretarako, 2015-2019 urteetarako Berdintasun Plan berriaren prestaketan dihardugu, esku-hartzeko ardatzak EAEko Andre eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko IV Planak ezarritakoak direlarik: hots, BALIO-ALDAKETA, EMAKUMEEN JABEKUNTZA, GIZARTE ANTOLAKUNTZA ERANTZUKIDEA ETA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREKIN AMAITZEA.

Plan hori prozesu parte-hartzaile zabal bati jarraiki burutuko da. Izan ere, hainbat udal sailetako politikari eta teknikarik hartu dute parte. Halaber, Berdintasunaren Batzorde Mistoan ordezkaritza duten entitateek, gizarte-eragileek, elkarteek eta herritarrek esku hartuko dute.

JABETUTA, emakumeen aurkako edozein diskriminazio mota desagerrarazteko konpromisoa hartu duten herritar gutiek parte hartzeko komunikabideak sendotzeko erronkari heldu behar diogula, Portugaleteko herritar guztiak animatu nahi ditugu eskuragarri dituzuen bitarteko guztiak (eskuorri informatzailea, herritarrentzako karpak, world café) erabiltzera, Andre eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko IV. Planari ekarpenak egite aldera. Berebat, nahi dugu Emakumeen Nazioarteko Eguna omentzeko ekitaldi guztietan parte har dezazuen.

aho batez ADIERAZTEN DUGU bai gizonezkoen bai emakumezkoen laguntza behar dugula, erakunde, herritar eta gobernu guztiekin batera, elkarrekin batuta, aldarrikatzeko ez dela emakumeen aurkako jazarpenik onetsiko, ez eta desberdintasunik ere, edozein eratan, edozein testuingurutan eta inolako salbuespenik gabe.

Denon artean, Portugaleten berdintasuna lortuko dugu lortu ere.

Check Also

2024KO MARTXOAREN 8RAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Emakumeen nazioarteko egun honetan, bidezkoa da gure gizarteak historian zehar eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeen …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *