Adiskide horiek:
Hilabete hauetan 2015-2019 urteetarako Berdintasun Plan berriaren prestaketan dihardugu, gure herria bizikidetzaren eredu izatea nahi baitugu, andre eta gizonen arteko berdintasunaren erakusgarri, hain zuzen ere.
Hori dela eta, zuen iritziak, iradokizunak eta proposamenak ezagutu nahi ditugu, eguneroko bizimoduaren edozein arlotakoak direlarik ere. Izan ere, horiek guztiak lagungarri gerta dakizkiguke, zuen beharrizanetara egokitutako plana egingo badugu. Ondorioz, herritarren parte-hartzea bultzatzeko prozesuari jarraiki, world café batera gonbidatu nahi zaituztegu. Martxoaren 17an, asteartea, 17:00etatik 20:00etara San Roke gizarte-etxean egingo dugu.
Portugaleteko andre eta gizonen arteko berdintasun-egoera hobetzeko iradokizunak eta proposamenak dituen edozein herritarrek parte har dezake topaketa honetan. Parte hartu nahi baduzu giro atseginean, kafe eta guzti, jar zaitez gurekin harremanetan 94 472 92 12 telefonora deituta.
ZAIN GAITUZUE