Aurkezpena Garai historiko hauetan lekuko gara emakumeen eskubideek tamalez atzera egiten dutela apurka-apurka. Izan ere, horrek eragin zuzena du emakumeen osasunean, gizartea oraindik orain ohartu gabe dagoelarik emakumeen lanaren garrantziaz. Batetik, ekonomiaren krisiak ekarri du berekin osasungintzako inbertsioak nabarmen murriztea. Hori dela eta, emakumeak artatzeko bitartekoak ere eskastu egin dira. Osakidetzan berrikusketa ginekologikoak, aurrezaintzari begirakoak, kendu egin dituzte; horra hor osasungintzako murrizketek emakumeen osasunean duten eragin zuzenaren adibide garbia. Bestetik, osasungintzako eskubideei dagokielarik, emakumeak lehendik eskuratutako eskubideak, sexu- eta ugalketa-eskubideak, alegia, berriro aldarrikatu beharrean daude. Testuingurua hauxe izanik, 2015erako aurreikusitako jarduketen barruan Hypatiak Emakumearen Osasunari buruzko Mintegia antolatu du, Portugaleteko gaurko emakumeen osasun-arriskuei aurre egiteko xedez. Aurkezpen-hitzaldian mintegiaren helburuaz jardungo dugu eta lantegiko saio bietan emakumeen osasun-arriskuen azterketa sakona egingo dugu. Lantegira bertaratzen direnek Portugaleteko emakumeek euren osasuna hobetzeko aukerak zein diren ezagutuko dute. Helburua Antzematea emakumeen osasunaren arriskuak zein diren eta gomendioak ematea gabeziak aurrezaintzeko eta haiei aurre egiteko.
Egitaraua
Apirilak 20 (astelehena)- 17:30-19:00
Aurkezpen-hitzaldia: “ ¿Qué nos da salud a las mujeres y a los hombres? ¿Estamos contando con las condiciones para construir nuestro bienestar en forma integral?”
Hizlaria: Edda Quirós, giza eskubideetan eta generoan psikologo aditua. Costa Ricako Osasun Ministerioa
Aurkezlea: Mikel Torres. Portugaleteko Alkatea.
Tokia: Gran Hotel Puente Colgante
Apirilaren 29a, asteazkena
17:30 – 17:45: Aurkezlea: Maria José Blanco. Gizarte Ongizate zinegotzia.
17:45 – 18:15: Gaur egungo emakumearen osasun-arriskuak gure inguruan.
– Concha Cadiñanos Díaz – Tejeiro. Osasun Publikoko Koordinatzailea .Osakidetza.
– María Martínez Arregui. Osasun Publikoko Teknikoa. Osakidetza.
18:15 – 19:30: Taldeko saioa hainbat garren gainean.
Tokia: San Roke gizarte-etxea.
Maiatzaren 6a, asteazkena
17:30 – 19:00: Taldeko saioa hainbat garren gainean.
19:00 – 19:30: Ondorioak atera eta amanera.
Tokia: San Roke gizarte- etxea.
Hartzaileak Portugaleteko herritar oro joan daiteke aurkezpen-hitzaldira. Lantegia, aldiz, gaian sakondu nahi duten emakumeei dago zuzenduta. Parte hartzeko Aurkezpen-hitzaldira joan edota, emakumeen osasun-arriskuez ekarpena egiteko asmoz, lantegian parte hartu nahi baduzu, deitu 944 729 212 telefonora edo bidali mezua bienestar@portugalete.org helbidera.