Home / Berdintasunerako emanaldiak / PORTUGALETEN GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEN ARRETARAKO UDAL JARDUEREN PROTOKOLOA

PORTUGALETEN GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEN ARRETARAKO UDAL JARDUEREN PROTOKOLOA

Protokolo honen helburua Portugaleten genero-indarkeria eta sexu-erasoen biktima diren emakumeen arreta-zerbitzu anitzen jardueretarako jarraibideak ezartzea da, haien beharrei era koordinatuan erantzuteko. Protokolo hau errealitate-aniztasunera egokitzeko asmoz sortu da; izan ere, ager daitezkeen egoera guztietarako irtenbiderik izan ez arren, haiei erantzuna emateko bideak aurreikusten saiatuko da.

Adierazpide ezberdinak dituen emakumeen aurkako indarkeria emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria dugu, eta, horrenbestez, giza eskubideen urraketa nabarmena eta onartezina da. Gizartean duen eragina eta biktimen arrasto fisiko zein psikologikoak ikusi besterik ez dugu, emakumeen aurkako indarkeria oso arazo politiko eta sozial konplexua dela ohartzeko.

Eraso mota hauek gehienetan familia barruan edota eremu afektiboan gertatzen dira, eta, gainera, tradizioz gizartearen aldetik izan duten tolerantzia maila handia izan da. Hau dela eta, biktimek maiz defentsarik gabe ikusten dute beren burua. Beraz, ezinbestekoa da era koordinatuan diziplina anitzeko eremuetan esku hartzea, babesa eta osoko arreta bermatzeko.

Horiek horrela, Emakundek sustatuak, EAEn I. eta II. Erakunde arteko Hitzarmenak sinatu dira etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko. Akordioon helburua, erakundeen arteko kordinazioa hobetzeaz gain, EAE osoan biktimen arretan nahiz jarduera-eremuetan inplikatutako erakunde guztientzako jarraibide homogeneoak ezartzea ere bada: polizia eta osasun-arloetan, eremu juridikoan, abokatuen elkargoan, gizarte-zerbitzuetan eta hezkuntzan, hain zuzen ere.

Koordinazio-protokolo hau esku-hartze eremuen arteko akordio gisa mahaigaineratu da, emakumeen aurkako tratu txarren aurreko jarduerak, bai protokolo eta lehen aipatutako legeen aldaketen ondorioz, bai erabilitako lankidetza-akordio eta bestelako tresna jurudikoen ondorioz sortutako inguruabar berrietara egokitzeko, hain justu ere.

Beraz, ezarritako koordinazio-mekanismoek herri-mailako prozesu asistentzialean parte hartzen duten arreta-zerbitzuak (Udaltzaingoa eta Gizarte Zerbitzuak) hartuko dituzte barne.

PORTUGALETEN GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEN ARRETARAKO UDAL JARDUEREN PROTOKOLOA (PDF)

Check Also

Portugaleteko emakume gazteek Bidatzenea proiektuarekin bat egin dute

Bidatzeneako talde eragileak, Portugaleteko Emakumeen Etxeak, biltzen eta lanean jarraitzen du, programazioarekin, auzoarekiko harremanarekin edo …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *