Home / Cultura y Mujer / Emakume ona naiz. Emozioen kudeaketa gatazketan.

Emakume ona naiz. Emozioen kudeaketa gatazketan.

Aurkezpena
Hypatiak “Emakume ona naiz” lantegia antolatu du 2015. urtean burutu beharreko jarduketen barruan. Lantegian gai hau landuko dugu: emakumeen emozioak nola kudeatu gatazketan. Historia osoan eta belaunaldiz belaunaldi emakumeek sufrimendua pairatu behar izan dute isiltasun osoz, besteak ez gogaitzeko. Abiapuntua horixe izanik, lantegira bertaratzen direnek sufrimendua sorrarazten dieten egoerak identifikatuko dituzte identifikatu ere. Ondoren, emozioak maneiatzeko modu osasungarria ere bilatuko dute. Bina orduko bi saiotan tresna erabilgarriak eurenganatuko dituzte, gatazketan agertzen diren emozioak maneiatze aldera. Hartara, Portugaleteko emakumeen bizitza-kalitatea hobetu egingo dugu.

Lantegiaren egun-orduak eta tokia
Abenduaren 2 eta 9an, 17:30etik 19:30era
Lantegia: “ Emakume ona naiz”
Tokia: San Roke gizarte-etxea

Har ezazu parte!
Gaia sakondu nahi duen Portugaleteko emakume orori dago zuzenduta lantegia.
Lantegian parte hartu nahi baduzu, bete ezazu  fitxa hau:

Zure Izena (beharrezkoa)

Zure E-posta (beharrezkoa)

Gaia
Emakumearen Osasunari buruzko Mintegia

Mezua

Fitxa hau bidali posta arruntaz edo toki honetara eraman:

Portugaleteko Udaletxea
Gizarte Ongizatea (Yolanda Ibáñez)
Solar plaza, z. g.
48920 Portugalete

Nahiago baduzu, deitu 944 729 212 telefonora edo idatzi mujer@portugalete.org

Check Also

CARTEL-EXPOSICIÓN-715x775

EMAKUMEAK: LANAK ETA EGUNAK.

Emakumeen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an denez, Portugaleteko Udalak bat egiten du esparru publikoan nahiz pribatuan …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *