Home / Hypatia EU / Hypatia Hitzaldia: Borroka feminista legezkoa ugalketa-eskubideen alde. Martxoaren 9a. Ana María Palacios
Lucha feminista legal por los derechos reproductivos / Borroka feminista legezkoa ugalketa-eskubideen alde

Hypatia Hitzaldia: Borroka feminista legezkoa ugalketa-eskubideen alde. Martxoaren 9a. Ana María Palacios

Hitzaldia
Borroka feminista legezkoa ugalketa-eskubideen alde

2016ko martxoaren 9a (asteazkena)
19:00
Santa Klara, Portugalete

Andre eta gizonen arteko aukera-berdintasuna lortzeak emakumeen eskubideak ezagutu eta aldarrikatzea ere badakar. Hypatia Portugaleteko Emakumearen Jabekuntzaren aldeko Eskolaren prestakuntza-programaren barruan gogoeta-gunea antolatu nahi dugu aztertzeko nola erabil daitezkeen giza-eskubideak babesteko nazioarteko mekanismoak emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideak bermatzeko.

Hitzaldiak gai hauexek jorratuko ditu:

  • Emakume-taldeen eginkizuna sexu- eta ugalketa-eskubideak nazioartean giza eskubide gisara aintzatesteko.
  • Nazioarteko auziak: herritarren intereseko auziak tresna gisa gizarte-justizia eta generokoa sustatze aldera.
  • Lortu beharreko erronkak.

ana-maria-palacios-peqHizlaria Ana María Palacios dugu, Ugalketa Eskubideen Zentrokoa. Izan ere,  Venezuelako abokatu hau aditua da genero eta giza eskubideetan. Masterduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Garapen eta Lankidetza Nazioartekoan eta egun Ugalketa Eskubideen Zentroan dihardu Latinoamerikako eta Karibeko auzi nazioartekoaren estrategia bultzatzen.

crr-logo-spanishUgalketa Eskubideen Zentroa erakunde globala dugu. Tresna legezkoak erabiltzen ditu ugalketa-autonomia oinarrizko giza eskubide legez sustatzeko, ugalketa-autonomia delarik Estatu guztiek legez errespetatu, babestu eta bermatu beharreko oinarrizko giza-eskubidea. Informazio gehiago: http://www.reproductiverights.org/es

Check Also

Portugaleteko Udalak, indarkeria matxistaren arbuioa adierazi nahian, bat egiten du Eudelen deklarazioarekin, Bilbon gertatutako emakume baten hilketa salatze aldera.

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespen irmoena azaldu du Bilbon gertatutako emakumearen hilketa matxistaren aurrean. EUDELek …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *