Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko (CCRE-CEMR) Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasuna Tokiko Bizitzan Sustatzeko Batzorde Iraunkorrak adierazi du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna funtsezko eskubidea eta oinarrizko balioa dela demokraziarentzat. Tokiko eta eskualdeetako gobernuak herritarrengandik gertuen dauden esferak dira, eta, hortaz, esku-hartzerako maila garrantzitsuak dira oraindik ere dirauten desberdintasunei aurre egiteko eta emakumeen eskubideak Europan eta mundu osoan sustatzeko.
Emakumeen Nazioarteko Egun honetan, 2016ko martxoaren 8an, tokiko eta eskualdeetako gobernuen ordezkariak helburu hauen inguruan elkartu dira:
– Gogoratzea demokrazia ezin eraiki daitekeela emakumerik gabe, eta, horrenbestez, beharrezkoak diren neurriak hartu behar direla, maila guztietan –tokikoa, eskualdekoa, estatukoa eta Europakoa-, emakumeek eta gizonek parte-hartze berdina izan dezaten erabakiak hartzeko prozesuetan.
– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna gure balioen eta europar gizarteen oinarrizko elementua dela bermatu dezatela eskatzea estatuetako gobernuei eta Europako instituzioei; beraz, elementu horrek agenda politikoaren erdigunean egon behar du, eta politika eta lege garrantzitsu guztietan txertatu behar da.
– Berdintasunaren aldeko konpromiso formal bat hartu dezatela eskatzea Europako hiri eta eskualde guztiei, CCRE-CEMRk 2006an plazaratu eta dagoeneko 1 500 hiri eta eskualdek baino gehiagok sinatu duten Tokiko Bizitzan Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna Lortzeko Europako Gutuna sinatzearen bidez.
– Berdintasuna eskualde eta toki mailan sustatzeko neurri politiko konkretuak hartu ditzatela eskatzea Gutunaren sinatzaileei, CCRE-CEMRk Behatoki honen bidez eskura jartzen dituen tresnak erabiliz, estatu bakoitzean tokiko eta eskualdeetako gobernuei ematen zaizkien botereen arabera; eta horren inplementaziorako beharrezkoak diren finantza eta giza baliabideak eskaini ditzatela.
– Emakumeek XXI. mendean pairatzen jarraitzen duten indarkeria salatzea. Bizitza pribatuan zein publikoan emakumeen aurka zuzentzen den indarkeria forma guztiei aurre egin behar zaie eta ezabatu egin behar dira, honako forma hauek barne sartuta: emakumeen trafikoa, sexu-esplotazioa, indarkeria matxista jendartearen alor guztietan eta giza eskubideak urratzen dituzten gainerako ekintza guztiak.
– Genero-indarkeria prebenitzeko eta horren biktimak babesteko eta laguntzeko politika eta lege bateratuak sortu ditzatela eskatzea estatuetako gobernuei eta EBko instituzioei. Emakumeen aurkako indarkeria eta indarkeria matxista-mota guztiak prebenitzeari eta haren aurka borrokatzeari buruzko Europako Kontseiluaren Hitzarmena (Istanbulgo Hitzarmena) berretsi dezatela eskatzea gobernu nazionalei.
– Kontuan hartzea gerra eta jazarpenetik ihes eginda gure hiri eta udalerrietara iristen diren errefuxiatuen artean dauden emakume eta haurren behar espezifikoak; beharrezko harrera eta arreta ziurtatzea, eta era guztietako indarkeria eta diskriminazioa eragoztea.
– Maila globalean elkarlaneean aritzeko borondatea erakutsi dezatela, Nazio Batuen Erakundearen 2030eko Agendaren 5 Helburuak lortzeari begira, horrek xedetzat hartzen baitu emakumeen aurkako diskriminazio forma guztiak ezabatzea.
Horretaz gain, PORTUGALETEKO UDALAK asmo hauek ere adierazi nahi ditu:
– Konpromiso irmoari eusten diola lanean jarraituko duela berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren kontra eta, horretarako, Udalnatzak onetsitako tresnak baliatuko dituela: hots, Andre-Gizonen Berdintasunerako IV. Udal Plana eta Berdintasun Batzorde Mistoa. Udalak bereziki erreparatu nahi die bazterketa bikoitza pairatzen duten emakumeei, horien artean daudelarik, besteak beste, dibertsitate funtzionaldunak, migratuak, adinekoak edo gizartetik baztertzeko arriskuan daudenak.
– Aurrekontu-sailak diru nahikoaz hornituko dituela, urtero garatu ahal izateko Andre-Gizonen Berdintasunerako IV. Udal Planean aurreikusitako ekintzak eta, halaber diru-sailok urtero handituko dituela.
– Udalerriko talde eta elkarte feministek berdinatsunaren alde dituzten ekimenak hemendik aurrera ere babestu eta hedatuko dituela.
– Urratsak egingo dituela Emakumearen Etxea sortzeko, herriko emakumeekin eta talde feministekin elkarlanean.
– Herriko kaleen izenak aztertuko dituela eta emakume izenak txertatuko dituela kale-izendegian.
– Egunetik aurrera ere herriko jaietan eta ospakizunetan berdintasunezko parte-hartzea garatu eta sustatuko duela, gizarte taldeekin elkarlanean.