Home / Berdintasunerako emanaldiak / LANBIDEEK EZ DUTE SEXURIK. Emakume izateak ez dizu karrera baldintzatu behar.

LANBIDEEK EZ DUTE SEXURIK. Emakume izateak ez dizu karrera baldintzatu behar.

Portugaleteko Udalak Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna denez, aurten ere herritarrak ohartarazi eta informatzeko jarduerak antolatu ditu.

Oraingo honetan nabarmendu nahi dugu gizonek eta emakumeek lanpostu berberak edukitzeko aukera izan behar dutela. Izan ere, lanbideek ez dute sexurik; ez du zertan egon gizon eta emakumeentzako lanbide-bereizketarik. Benetako berdintasunera iritsiko bagara, bermatu behar dugu sexu biek zinezko eskubidea dutela lanpostu guztietara heltzeko, baldintza berberak dituztelarik.

Emakumeek, halarik ere, jarraitzen dute gizonek baino zailtasun handiagoak izaten, behin lanpostu bat topatuta, berari eusteko orduan. Gainera, enplegu-eskaintza batzuk beren-beregi emakumeentzat eta gizonentzat izan ohi dira. Horren harira, gizonek erantzukizun handiko lanpostuak izaten dituzte eta emakumeek, aldiz, eskuarki, lan-baldintza kaskarrenak pairatzen dituzte.

Portugaleteko Andre eta Gizonen arteko Berdintasun IV. Planak, Berdintasunaren Batzorde Mistoak eginda, hain justu ere, erronka ugari du; besteak beste, balio-aldaketa. Aldaketa horrek gizarte-eginkizun eta estereotipoak ezabatu nahi ditu, haien arabera emakumeei esleitzen baitzaie etxeko ardura eta gizonei, berriz, eremu publikokoa. Ondorioz, balioespena eta aintzatespen ekonomiko zein soziala ez dira berdinak.

Honenbestez, funtsezkoa dugu ulertzea emakumeei eta gizonei betidanik esleitu zaizkien topikoek ez dituztela baldintzatu behar lanbide jakin bat aukeratu eta garatzeko behar diren interesak, trebetasunak, jarrerak eta gaitasunak.

Berebat, berdintasunaren izenean denok emakumeen lanbide ohikoenak balioetsi behar ditugu, baita gizonak lanpostu haietara bultzatu ere. Historian, izan ere, emakumeei atxikitako lanak, gehienak zaintzakoak, bizitzaren iraunkortasunerako munta handikoak izan badira.

Azkenik, gonbit egin nahi diegu herritar guztiei Portugaleteko Udalak Martxoaren 8aren inguruan antolatzen dituen ekitaldi guztietan parte hartzera.

Mikel Torres, Alkatea

Descargar (PDF, 1.34MB)

Check Also

Empoderamiento mujeres Portugalete Bidatzenea | Portuigualdad

Bidatzenea: Portugalete ahalduntzeko itsasargia

Portugaleten martxoaren 22a historia-data bilakatu da Bidatzenearen irekiera dela eta. Udalerriko emakume guztiei zuzenduriko espazio …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *