Home / Hypatia EU / Hitzaldia Hypatia: Nola esan ezetz. Mugak jartzea bizitza osasungarri baterako

Hitzaldia Hypatia: Nola esan ezetz. Mugak jartzea bizitza osasungarri baterako

Hitzaldia: Nola esan ezetz. Mugak jartzea bizitza osasungarri baterako
2016ko apirilaren 14a, osteguna
17:30
Santa Klara kulturtegia, Portugalete

Historia eta generoen eraikuntza kulturalaren ondorioz, emakumeak sufritzen egonik ere, isil-isilik egon behar izan dute euren ezinegona adierazi ezinik, gogaikarritzat hartuko zituztelakoan. Tamalez, emakume askok ataza gehiegi hartzeak euren osasunari erasaten dio. Itxura batera, debekatuta dago ezetz esatea. Horren karietara, emakumeak isildu egiten dira eta eutsi ezineko betebeharrak bere gain hartzen dituzte. Mugak jartzen jakinda bizitza osasungarriagoa izan daiteke guretzat. Hitzaldiaren gaiak balio nahi du bertaratzen diren emakumeek mugak jarrita, ezetz esan dezaten, erru-sentimendu guztiak alboratuta.

Hypatia Portugaleteko Emakumearen Jabekuntzarako Eskolaren formakuntza-egitarauaren barruan kokaturik, gogoetak egiteko gunea eskaini nahi dugu zama gehiegi hartzearen mekanismo arrazional zen emozionalez. Berebat, haiei mugak jartzeko baliabideez mintzatuko gara.

oihana portu 2Hizlaria Oihana Rementeria da, Bizitzaren Trebetasunetan psikologo aditua eta Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Psikoterapia Psikoanalítikan masterduna. Egun, Edex enpresan lan egiten du. Izan ere, entitate honek egitasmo sozioedukatiboak abian jartzen ditu eta halaber, Hypatia Portugaleteko Emakumearen Jabekuntzarako Eskola kudeatzen du.

edexEdex (www.edex.es) irabazi-asmorik gabeko erakunde independientea eta profesionala da. Izan ere, hezkuntza-mailako erantzunak diseinatu eta aplikatu egiten ditu haur, nerabe eta gazteen garapen positiboa sustatze aldera osasuna garatu, drogomenpekotasuna aurrezaindu eta herritarren kultura sustatzeko orduan.

Check Also

Hitzaldia Hypatia: Nerabeen arteko bikote-harremanetan genero-indarkeria prebenitzea

Hitzaldia: Nerabeen arteko bikote-harremanetan genero-indarkeria prebenitzea 2016ko ekainaren 15a, asteazkena 19:00 Santa Klara, Portugalete Nerabezaroko …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *