Hitzaldia Hypatia: Emakume migratzaileak. Mitoak eta errealitateak
2016ko maiatzaren 12a, osteguna
19:00 h.
Santa Klara, Portugalete
Beste herri batean zaudela bizitza berri bati ekitea ez da batere erraza. Are zailagoa da emakume migratzailea bazara. Emakume migratzaileek bazterkeria bi aldetatik pairatzen dute pairatu ere; batetik, emakumeak eurak baztertzen dituen gizarte batean sartzeko ahaleginetan ibiltzeagatik eta bestetik, jarrera xenofobo eta arrazistei aurre egin behar izateagatik.
Hypatia Portugaleteko Emakumearen Jabekuntzarako Eskolaren formakuntza-egitarauaren barruan kokaturik, hitzaldi hau antolatu dugu emakume migratzaileen gaineko mitoak ezabatu eta haien errealitatea ezagutarazteko asmoz. Azken batean, ohartarazi nahi dugu hurbil bezain ezezaguna den errealitate horretaz.
Hitzaldia “Bidaya” eta “Mujeres en la diversidad”elkarteotako bi ordezkarik emango dute.
Bidaya emakume musulmanen elkartea 2007. urtean eratu zuten. Elkarteak xede du bizi garen gizartean emakume musulmana ikusgarriago egitea eta gizartean ekimen handiagoz parte hartzera bultzatzea. Horrekin batera, emakume musulmanen inguruko bidegabekeriak salatu nahi ditu, hori gizarte osoari azpimarratzen diolarik. Elkarte honen ordezkaritzan, Hajar Samadi, Gizarte Langintzan diplomatuak berba egingo digu. Elkarteko presidente dihardu eta gaur egun, emakume musulman talde batekin gizarte dinamizatzailearen lanak egiten ditu.
Mujeres en la diversidad elkartea jatorri askotariko emakume talde batek eratu zuen 2007. urtean. Elkarte honek jarduera-mota anitz antolatzen du, besteak beste, orientazioa, formazioa, sentsibilizazioa eta emakumeen garrantzia lantzekoak. Horretaz gain, sareko lana eta aisialdia ere bultzatzen du. Egun, 28 emakumek osatzen dute elkartea, kideak eta boluntarioak barnean daudelarik. Informazio gehiago nahi izanez gero: www.mujeresenladiversidad.org
Elkarte horren ordezkaritzan Francy Fonseca Linares. Linaresek parte hartuko du. Caracaseko Andrés Bello Unibertsitate Katolikoan soziologia lizentziatua da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernantza eta Ikasketa Politikoan masterduna da. Venezuelako emakume honek Euskadin 13 urte daramatza eta “Mujeres en la Diversidad” elkartea beste batzuekin batera eratu zuen. Bizkaiko beste emakume elkarte batzuetan ere parte hartzen du.