Home / Hypatia EU / Hitzaldia Hypatia: Nerabeen arteko bikote-harremanetan genero-indarkeria prebenitzea

Hitzaldia Hypatia: Nerabeen arteko bikote-harremanetan genero-indarkeria prebenitzea

Hitzaldia: Nerabeen arteko bikote-harremanetan genero-indarkeria prebenitzea

2016ko ekainaren 15a, asteazkena
19:00
Santa Klara, Portugalete

Nerabezaroko bikote-harremanak hastapenetan daude, esnatu berritan bezala. Egoera nahaspilatsu horretan, harremanak nekez izan ohi dira elkarrekiko errespetua, konfiantza eta askatasunean oinarrituak. Hala ere, hori bultzatzen ez badugu kontrolak, beldurrak eta erasoek kontrola dezakete harremana. Hori dela eta, genero-indarkeriaren lehen adierazleak hautemateak neurriak garaiz hartzen lagunduko digu lagundu ere.

Teresa San SegundoHypatia Portugaleteko Emakumearen Jabekuntzarako Eskolaren formakuntza-egitarauaren barruan kokaturik, hitzaldi hau antolatu dugu nerabeen arteko bikote-harremanetan egoten diren indarkeriaren arrazoiak antzemateko, haren gaineko mitoak ezagutzeko baita emakume nerabeei laguntzeko asmoz ere.

Hitzaldia Teresa San Segundo abokatuak eta UNEDeko Generoaren Ikasketen Zentroaren zuzendariak emango digu. Hizlariak zuzendaritza-lanak ere egiten ditu, esaterako, Tratu Txarrei eta Genero-Indarkeriari buruzko Masterrean eta Indarkeriarik gabeko Heziketaren ikastaroan.

Check Also

2024KO MARTXOAREN 8RAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Emakumeen nazioarteko egun honetan, bidezkoa da gure gizarteak historian zehar eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeen …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *