Home / Violencia machista / Udalerrian berriki gertatutako indarkeria matxistaren erasoaldia dela kausa, Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde Mistoaren bitartez, honako hauek adierazi nahi ditu:

Udalerrian berriki gertatutako indarkeria matxistaren erasoaldia dela kausa, Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde Mistoaren bitartez, honako hauek adierazi nahi ditu:

1- Portugaleteko Udalak, indarkeria matxistaren erasoaldi hau dela kausa, bere gaitzespen eta arbuiorik gogorrena adierazten du eta, horrekin batera, laguntza eta elkartasuna eskaintzen die erasoa jasan duen emakumeari eta haren senideei.

2- Portugaleteko Udalak uste du indarkeria matxista giza eskubideen kontrako erasorik larriena dela eta emakume eta gizonen arteko egiturazko desberdintasunaren emaitza baino ez dela. Indarkeria matxista ez da bakarrik eraso fisikoa, bortxaketa penetrazio eta guzti edota hilketa. Indarkeria matxista badira, halaber, jazarpena, umilizioa eta hertsaketa; emakumeen integritate moral, psikologiko zein sozialari kalte egin nahi dion edozein jarduketa, azken batean.

3- Portugaleteko Udalak herritarrei dei egiten die indarkeria onartezin honen kontrako borrokari atxikitzeko, erne irauteko eta konpromisoa hartzeko, jasaten duten emakumeei laguntze aldera. Halaber salatzen ditu emakumeen mugikortasuna mugatzen duten jardunbide sexistak, beldurraren kultura sustatzen dutelako eta, horien kariaz, emakumeek ezin dituztelako gune publikoak libre eta seguru baliatu.

4- Portugaleteko Udalak konpromisoa hartzen du indarkeria matxistaren prebentzioan lanean jarraitzeko, horretarako emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko politikak ezarri eta garatuz; besteak beste, udalerriko gune beltzak berraztertuz.

5- Portugaleteko Udalak gogorarazi nahi die herritarrei emakumeek hainbat baliabide dituztela eskuragarri honelako egoerei irtenbidea eman ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak, kasu, biktimen arretarako telefono zenbakia du, 900 840 11, eguneko hogeita lau orduetan dabilena.

6- Portugaleteko Udalak bat egin nahi du herriko emakume elkarteek eraso honen aurka antolatzen dituzten ekitaldiekin eta, zehatzago, bihar, urriak 21 (ostirala) 20:00etan Juan Antonio Zunzunegui plazan (María Díaz de Haro eta Cristóbal Mello kaleen gurutzean) egingo denarekin.

Testu hori Portugaleteko Udalaren Batzorde Mistoak onetsi du 2016ko urriaren 20an egindako ezohiko bilkuran.
Batzorde Mistoko kideak dira emakumeen eta gazteen herriko elkarteak, kultur eta gizarte elkarteak, mugimendu feminista, ikastegiak, guraso elkarteak, udaletxean ordezkaritza duten sindikatuak eta alderdi politikoak, udal sailetako hainbat teknikari, presidentea eta idazkaria.

Check Also

Murchanten (Nafarroa) gertatutako gasteiztar emakumearen hilketa matxistaren aurrean gaitzesteko adierazpena

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespen irmoena azaldu du Nafarroako Murchante udalerrian gertatutako Gasteizko emakumeren hilketa …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *