Home / Berdintasunerako emanaldiak / IBILBIDEA PORTUGALETEN BARRENA IKUSPEGI FEMINISTATIK AZAROAK 25

IBILBIDEA PORTUGALETEN BARRENA IKUSPEGI FEMINISTATIK AZAROAK 25

AZAROAK 25 – 17:00 San Roke plaza*
* Euririk egiten badu Santa Klara kulturtegian egingo dugu
Portugaleteko Udalaren Berdintasunerako Batzorde Mistoak azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izanik, indarkeria matxistaren adierazpen mota ororen aurrean arbuiorik irmoena adierazi nahi du. Halaber, herritarrak gonbidatu nahi ditu ikuspegi feministatik Portugaleten barrena egingo dugun ibilbide batean parte hartzera. Ibilbidea egun berean egingo dugu herriko kaleetan barrena.
Portugaleteko Aisialdi Sareak diseinaturiko ekimen hori lotuta dago Portugaleteko ikastetxeetan nahiz aisialdi eta Eskaut taldeetan azaro osoan garaturiko beste lan-proposamen bati. Hezkuntzari begirako proposamen horrek helburu du gaitza den indarkeriaz sentsibilizatzea, kontzientziatzea, gogoeta egitea eta era berean, haren aurrean jarrera kritiko bat sustatzea.
Berdintasunerako Batzorde Mistoak ibilbidea egiteko ekimena baliatuta lan pedagogikoa egin nahi du espazioak, hiria eta hirigintza-diagnostikoa ere generoaren ikuspegitik azter daitezen. Pertsonaia batzuek ibilbidearen gidaritza-lana egingo dute. San Roke plazatik 17:00etan abiatu ondoren herriko kale batzuk zeharkatuko ditugu eta 18:30ean Solar plazan amaituko dugu. Parte-hartzaileek ibilbide osoan euren esperientziak eta sentimenduak partekatzeko aukera izango dute.
Berebat, Berdintasunerako Batzorde Mistoak ikuspegi feministatik hirigintza-diagnostikoari buruz egin duen lanaren segida izan nahi du jarduera horrek. Izan ere, lan sakonago baten abiaburu ere izango da.
Berdintasunerako Batzorde Mistoa osatzen dutenak hauexek dira: herriko emakume-elkarteak, kultura- eta gizarte- elkarteak, mugimendu feminista, gazte-elkarteak, ikastetxeetako irakasleak, IGEak, udalean ordezkaritza duten sindikatuak, udalaren talde politikoak, udal teknikariak, presidentea eta idazkaria.

Check Also

Portugaleteko Udalak arbuio egiten dio indarkeria matxistari eta halaber, bat egiten du Eudelen adierazpenarekin Vitoria-Gasteizen gertatutako emakumearen hilketa gaitzesteko.

EUDELen gaitzespena Vitoria-Gasteizen gertatutako emakumearen erailketaren aurrean EUDELek gaitzespenik irmoena azaldu nahi du Vitoria-Gasteizen izan …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *