Home / Exclusión e igualdad / ABEGI. EGUNEKO ARRETARAKO ZERBITZUA BAZTERKERIA EGOERAN DAUDENENTZAT

ABEGI. EGUNEKO ARRETARAKO ZERBITZUA BAZTERKERIA EGOERAN DAUDENENTZAT

Zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbi¬tzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuak arautzen du, 1.7. ataleko bigarren modalitatean: eguneko arretarako zerbitzuak bazterkeria egoeran daudenentzat.

Zerbitzuaren helburua da zerbitzua premiaz lortu beharra dakarren bazterkeria egoeran daudenei eskaintzea gailu bat, eguna igarotzeko eta oinarrizko elikadura- eta higiene-premiak betetzeko. Zuzenean lortzeko zerbitzua denez, zerbitzua lortu ahal izango da, beraz, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak aurretik egindako urratsa egin behar izan gabe.

Abegiren definizio legez esan dezakegu eskakizun txikiko eta aldi baterako zerbitzua dela eta honako eginkizun hauek garatzen dituela:
A. Oinarrizko premiei erantzutea eta, horretarako, erabiltzaileei egunean babesteko, garbitzeko eta jateko gailu bat eskaintzea.
B. Erabiltzaileei beren eskubideei eta eskuragarri dituzten gizarte-baliabideei buruzko informazioa ematea eta erabiltzaile horiek beren egoera normalizatzeko kudeaketak egitera bideratzea.

Zerbitzua 18 urtetik gorakoentzat izanik, baliatzeko eskakizunak dira zerbitzuaren premia izatea eta eta esku-hartzea bermatzen duten baldintza gutxienekoak izatea:
A. Kasu bakoitzean bidezkoa den zerbitzu-modalitatearen bidez erantzuten zaien premien estaldurarako intentsitate txikiko babesa behar izatea.
B. Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat edota gaixotasun mentalen bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.
C. Jokabide-nahasterik ez izatea edota zerbitzuaren funtzionamendua edo zerbitzuko bizikidetza normala larriki nahas dezakeen edota pertsonarentzat berarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat edo profesionalentzat arriskutsua izan daitekeen portaerarik ez agertzea.
D. Zerbitzuaren berezko zuzkiduren irismenetik eta aukeretatik kanpo dagoen osasun-laguntza espezializatu edota iraunkorrik behar ez izatea.

Zerbitzua San Roke gizarte-etxean gauzatzen da 09:00etatik 20:00etara. Zuzenean sar daiteke zerbitzura, hitzordurik gabe eta abisurik eman gabe, Maestro Zubeldia kaleko sarreratik. Zerbitzu honek 8 plaza ditu.

San Roke gizarte-etxeko harreralekuan, etxezainak hala eskatzen dutenei ematen die sarbidea zerbitzuaren prestazioetara:
1. Pertsona bat zerbitzuan sartu eta handik gutxira Udalaren Gizarte Ongizateko teknikati bat (GOT) bertaratuko da San Roke gizarte-etxera, batetik, pertsona erabiltzaile horren beharrizanak aztertzera, eta bestetik, informazioa ematera eskuragarri dituen baliabide eta zerbitzu guztiei buruz.
2. Egongela dago, telebista, liburu, aldizkari eta guzti.
3. Armairua, egun batean edo batzuetan pertenentziak gorde ahal izateko. Zortzi armairu daude, banaka erabiltzekoak.
4. Ikuztegia.
5. Higiene pertsonalerako baliabideak. Bi bainugela egokitu, dutxa eta guzti. Ordutegiak Autonomia Sustatzeko Zentroko langile laguntzaileek ezartzen dituzte.
6. Gosaria egin daiteke San Roke gizarte-etxeko kafetegian, bazkaria bertako jantokian eta kafetegitik jateko zerbait eraman daiteke afaritarako. Kafetegiak eta jantokiak euren ordutegiak dituzte.
7. Erabiltzailearen interesak, udalerrian duen sustraitze-maila eta gizarte zerbitzuak erabiltzen jarraitu nahi duen ala ez kontuan hartuta, gizarte langileak lagun egiteko prozesuari ekingo dio, erabiltzailearen integrazioari begira. Horretarako, gizarteratzeko lan-plan banakoa prestatuko dio, besteak beste, behar dituen baliabideetarako orientazioa eta baliabide horiek eskaintzen dituzten zerbitzuetarako bitartekaritza bilduko dituena.
8. Beharrezkoa baldin bada eta hala eskatuz gero, profesional arduradunak Urgentziazko Bizitokiaren Zerbitzuarekin koordinatuko du gaua emateko toki bat lortzea.
9. Diagnosian eta lan-planean baloratzen diren beharrizanak eta erabiltzailearen nahia eta posibilitateak kontuan hartuta, oinarrizko eta lanaren aurreko trebetasunetarako formazioa, formazio okupazionala eta hezkuntza arloko bitartekotza eta esku-hartzea eskainiko zaizkio. Zerbitzu horiek Udalaren gizarte zerbitzuen entitate languntzaileek emango dituzte gizarte-etxean bertan edo beste zentro profesional batzuetan.
10. Aldi baterako zerbitzua da, muga zehatzik gabea. Horren ondorioz, iraun egingo du, beharrizanek dirauten bitartean eta GOT arduradunak orientazioa eman bitartean edo erabiltzailea gizarteratzeko baliabide iraunkorretara bideratzen duen arte.

escudocolor-y-texto

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *