Home / Berdintasunerako emanaldiak / Martxoaren 8aren inguruko jarduerak

Martxoaren 8aren inguruko jarduerak

Aurten ere, Emakumearen Eguna dela eta, Portugaleteko Udalak hainbat jarduera eta ekitaldi antolatu ditu Martxoaren 8aren inguruan, herritarrak sentsibilizatzeko eta informazioa helarazteko xedez. Helburu nagusia delarik emakumeen protagonismoa bultzatzea euren eskubideak erabiltzean, Udalak urteak eman ditu batez ere emakumeen berdintasun aldarriei erantzun egokia eman nahian.

Aurten bereziki nabarmendu nahi dugu etxeko lanen berdintasunezko banaketa, etxeko lanek sexurik ez dutelako; ez dago gizonentzako lanik, ez eta emakumeentzakorik ere. Gure asmoa da emakume eta gizonen arteko benetako aukera-berdintasunaren alde egitea, behin jakinda bizimoduen bateratzea eta erantzukidetasuna direla bazterketa eta desberdintasunaren zio nagusietakoak. Izan ere, Emakundek 2015ean jasotako datuen arabera, emakumeek gizonek baino bi ordu gehiago ematen dute egunean etxeko eta zaintza lanetan; horren ondorioz, gizonezkoen aisialdiak 37 minutu gehiago du egunean.

Etxeko lanei dagokienez, ardura eta laguntza ez dira gauza bera. Lan baten ardura edukitzeak lan hori egin beharra esan nahi du, burutzearen kargu egitea. Laguntzak, ordea, ez dakar berez azken erantzukizun hori; laguntzea kooperatzea da, baina ez lana norberaren gain hartzea.

Horiek horrela, emakumeek ez dute laguntzarik behar, baizik eta ardura banatu, etxeko eremua demokratizatzeko. Etxeko lan batzuk atseginak dira oso; beste batzuk, berriz, ez dira hain atseginak, bai ezinbestekoak, ordea, denon erosotasun, ongizate eta independentziari begira. Etxeko eta familia ardurak banatzen direnean, familia erantzukidetasuna lortzen da.

Balioak aldatzea eta erantzukidetasuna lortzea dira Portugaleteko Udalaren Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun IV Planak egiten duen erronka nagusietakoak. Plan hori Berdintasun Batzorde Mistoak egin du, sexuen araberako zereginak eta estereotipoak suntsitu nahian, horiexen gainean baitatza emakume eta gizonen arteko desberdintasuna. Estereotipoek gainera, etxeko eremuaren ardura esleitzen diote emakumeari eta etxetik kanpokoa, aldiz, gizonari, eremu biak maila diferenteetan daudelarik gizarte eta ekonomia balorazioari eta aintzatespenari dagokienez.

Besterik gabe, herritar guztiak animatu nahi ditugu, Portugaleteko udalak Martxoaren 8aren inguruan antolatu dituen ekitaldi guztietan parte hartzera.

Mikel Torres, alkatea
MARTXOAREN 1etik 29ra

Argazkien erakusketa: “Berdintasuna eta maskulinitate berriak”
Piper Txuriak taldea lagatzaile
Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara
Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00.etara
Gazte Gela
14-30 urte bitarteko gazteentzat

MARTXOAREN 1etik 31ra

“Berdintasunezko hezkuntzaren alde”
Sentsibilizatze jarduera, hiru urratsekoa:
1- Eta zuk zer uste duzu?
2- Genero estereotipoak 16 piktogramatan laburtuta. Lotu irudi bakoitza bere bikotekidearentzat.
3- Zuretzat zer esan nahi du “berdintasun” hitzak?
Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara
Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00.etara
Gazte Gela
14-30 urte bitarteko gazteentzat

MARTXOAREN 2a

Antzerkia:”Historias de mujeres en crisis”
Arteka antzerki lantegia
Santa Klara, 19:00
Guztientzat
Plaza kopurua mugatua
Ezin izango da aretoan sartu behin saioa hasita

MARTXOAREN 8a

Elkarretaratzea eta erakundearen manifestua irakurtzea
Solar plaza, 12:00
Guztientzat

Herri bazkaria, emakumeen omenez
Buenavista gizarte etxea, 14:30
Guztientzat
Aldez aurretik izena eman behar

Zinegoak. Portugaleteko hedapena
Film laburrak:
 ¡No es nada!
 Gabber lover
 Ana se intoarce
 Gravido
 Not guilty
 Oh-be-joyful
Dock Ballonti zinetokiak, 19:00
Guztientzat

MARTXOAREN 15a

Zinegoak. Portugaleteko hedapena
Film luzea: The pearl of Africa
Dock Ballonti zinetokiak, 19:00
Guztientzat

MARTXOAREN 18a

Antzerkia:”Sala de espera”
Aztiak antzerki-taldearen taillera Gonbit-txartela
Santa Klara, 19:00
Guztientzat
Plaza kopuru mugatua

MARTXOAREN 25a

Autodefentsa feministaren lantegia
10:00 – 14:00 ● 15:00 – 19:00
Gazte Gela
Inskripzioa zabalik martxoaren 17ra arte
14-30 urte bitarteko emakumeentzatBANNER
Otarteko bana hartuko dugu bazkaltzeko Gazte Gelan

Check Also

Euskal erakundeek berdintasunean izango duten ibilbide orri berria onartu du Jaurlaritzak

Gobernu Kontseiluak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VII Plana onartu du gaur. VII. Planaren helburua, funtsean, …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *