Home / Berdintasunerako emanaldiak / Portugaleteko Zinegoak Hedapena. Martxoaren 15an, 19:00etan.

Portugaleteko Zinegoak Hedapena. Martxoaren 15an, 19:00etan.

Uganda, garai batean “Afrikako Perla” izenarekin bataiatu zuen Winston Churchillek, bertako genero, flora eta fauna aniztasuna dela
eta. Gaur egun, munduko toki transfobikoetako bat da. Dokumental hau maitatzeko eskubidea irudikatzen duen erretratu intimoa da, eta gertutik jarraitzen ditu Cleoatra Kambugu 28 urteko ugandar neska trans baten bizitza eta haren mutil-lagun Nelsonena, mutil hetero bat duela gutxi arte pentsatzen zuena trans pertsonak nazkagarriak direla. Dokumentala hasi baino sei hil lehenago ezagutu zuten elkar, eta orain elkarrekin bizi dira, lasai-lasai Kampalako auzo pobre batean. Baina beldur dira.
Zinegoakek aurten Hassan Kamogari Sari Berezi bat eskainiko dio Queer Kampala jaialdia antolatzeagatik, eta noski, dokumental suediarugandar honek ezin zuen hutsik egin. Lan honen berezitasun nagusia bere zuzendariaren eta protagonisten zintzotasuna da.image

Check Also

Soledad Murillo-k: “Emakumeok geure denbora hipotekatuta jaiotzen gara”

Salamancako Unibertsitateko Soziologia irakaslea eta 2020ko urtarrilera arte Espainiako Gobernuko Berdintasunerako Estatu idazkari izandakoa, Soledad …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *