Home / Declaraciones / Udalerrian berriki gertatutako indarkeria matxistaren erasoaldia dela kausa, Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde Mistoaren bitartez, honako hauek adierazi nahi ditu:

Udalerrian berriki gertatutako indarkeria matxistaren erasoaldia dela kausa, Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde Mistoaren bitartez, honako hauek adierazi nahi ditu:

1- Portugaleteko Udalak eta Berdintasun Batzorde Mistoan ordezkaritza duten elkarte zein entitateek, indarkeria matxistaren erasoaldi hau dela kausa, bere gaitzespen eta arbuiorik gogorrena adierazten dute eta, horrekin batera, laguntza eta elkartasuna eskaintzen diete erasoa jasan duen emakumeari eta haren senideei.

2- Portugaleteko Udalak uste du indarkeria matxista giza eskubideen kontrako erasorik larrienetakoa dela eta emakume eta gizonen arteko egiturazko desberdintasunaren emaitza baino ez dela.

3- Portugaleteko Udalak herritarrei dei egiten die indarkeria onartezin honen kontrako borrokari atxikitzeko, erne irauteko eta konpromisoa hartzeko, jasaten duten emakumeei laguntze aldera.

4- Portugaleteko Udalak konpromisoa berresten du indarkeria matxistaren prebentzioan lanean jarraitzeko, horretarako emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko politikak ezarri eta garatuz.

5- Portugaleteko Udalak gogorarazi nahi die herritarrei emakumeek hainbat baliabide dituztela eskuragarri honelako egoerei irtenbidea eman ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak, kasu, biktimen arretarako telefono zenbakia du, 900 840 11, eguneko hogeita lau orduetan dabilena.

6- Portugaleteko Udalak dei egiten die herritar guztei, bihar, apirilak 20 (osteguna) 12:00etan Solar plazan egingo duen elkarretaratzean parte har dezaten, euren gaitzespen eta arbuioa adierazteko.

 

logo-portuigualdad-solo-mujer-400x400

Check Also

MEMORIA ERAIKIZ AZAROAK 16, 17 eta 18. PORTUGALETEko EL SOLAR PLAZAn

Indarkeria matxistaren biktima eta biziraun duten emakumeen memoriari buruzko ikuskizuna hurrengo egunetan egongo dena AZAROAK …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *