Home / Declaraciones / EUDELen gaitzespena

EUDELen gaitzespena

Udala
EUDELen gaitzespena
2017/05/03
EUDELek gaitzespenik irmoena azaldu nahi du sortzez Eibar udalerrikoa zen emakumearen eta berorren semearen hilketen aurrean, Alcobendasen gertaturikoak, eta elkartasuna adierazten die senideei eta biktimen hurbilekoei.

EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

EUDELek bat egiten du gaitzespena adierazteko Eibarko Udaleko Bozeramaileen Batzarrak deitu duen elkarretaratze instituzionalarekin, biharko, osteguna, maiatzak 4, 20:00etan, Udaletxe aurreko plazan. Euskadiko Udalen Elkarteak bat egiten du antola litezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin.

logo-portuigualdad-solo-mujer-400x400

Check Also

Portugaleteko Udalak arbuio egiten dio indarkeria matxistari eta halaber, bat egiten du Eudelen adierazpenarekin Orion gertatutako emakumearen hilketa gaitzesteko.

EUDELek gaitzespenik irmoena azaldu nahi du Orio udalerrian izan zen emakumearen hilketen aurrean, eta elkartasuna …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *