Home / Violencia machista / PUNTU SEGURU

PUNTU SEGURU

Descargar (PDF, 112KB)

Zer da eraso matxista bat?

Indarkeria matxista ez da eraso fisiko edo bortxaketa bat soilik, era askotara, tamalez, isla baitaiteke. Hauexek dira, besteak beste, horren erakusgarri: baimenik gabeko igurtzi edo musuak, iruzkin edo begirada desatseginak, sexu-harremanak edukitzeko presioak, iruzkin homofoboak, gure gorputzaren gaineko kritika desatseginak…

Indarkeria matxistaren adierazpide horiek guztiak denok ditugu ezagun. Hala ere, ohiko jokaera deitoragarri batzuk oso onartuak ditugu; esate baterako, jai-giroan petral jartzea edota denak balio izatea alkoholaren eta dibertimenduaren izenean, gizonkeria eta oldarkortasuna nagusi direlarik.

Nola jokatu behar dugu eraso matxista baten aurrean?

Emakume bat molestatu dutela ikusita edo eraso diotela jakinda, harengana jo behar dugu galdetzeko zer gertatzen zaion eta laguntzarik behar duen.

Indarkeriazko egoerak beti ekidin behar dira. Erasotzaileak aurre egiten badizu, kendu ezazu musika, horrela inguruko guztiak jabetuko dira zerbait gertatzen ari dela.

Aurrenik ziurtatu behar dugu emakumea ondo dagoela eta behar bezala artatu dutela. Bakarrik badago, berarekin batera saiatuko gara bere lagunak edo familiakoak bilatzen. Behin haiek topatuta, jakinarazi behar diegu puntu segurura (Gurutze Gorriko postua) abiatu behar dutela. Merkatuan dagoen postu horretan osasungileak eta poliziak egoten dira 24 orduz.

Lagunak edo familiakoak topatuta ere, garrantzitsua da baten bat biktimarekin batera joatea gune segurura, litekeena baita erasotzaileak berriro etortzea biktima gune sugurura abiatzen delarik. Hortaz, erabakiko dugu nork lagunduko duen biktima gune segururaino. Hala, osasungileek eta poliziek taxuzko arreta egingo diote.

Erasoa larria bada, emakumeari jakinarazi beharko zaio salatu edo salatu gabe ere laguntza beti eskatu ahal duela. Berebat, ohartaraziko dugu ez duela arropa aldatu behar ezta bere burua garbitu ere. Ahozko bortxaketarik egon bada biktimak ez du ezer jango ezta edan ere, zeren eta erasotzailea identifikatzeko eta zigortzeko lagin ezinbestekoak ezaba bailitezke.

Azkenik, gertaera zurrumurru hutsa baino ez bada edota kontrastaturik ez badago, oro har, albistea egiaztatu arte ez dugu zabalduko, komunikabideetara iritsi ez dadin.

Eraso bat jaso edo ikusten baduzu

Sos Deiak 112

Udaltzaingoa 944 729 292

Telefonozko Informazioa eta Arreta (24 ordu) 900 840 111

Check Also

Portugaleteko Udalak, indarkeria matxistaren arbuioa adierazi nahian, bat egiten du Eudelen deklarazioarekin, Bilbon gertatutako emakume baten hilketa salatze aldera.

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespen irmoena azaldu du Bilbon gertatutako emakumearen hilketa matxistaren aurrean. EUDELek …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *