Home / Declaraciones / Portugaleteko Udalak eta Berdintasun Batzorde Mistoan ordezkaritza duten elkarte eta entitate guztiek herritarrak animatu nahi dituzte arbuioa adierazteko, Ana Belén Jiménez andrearen hilketa dela eta

Portugaleteko Udalak eta Berdintasun Batzorde Mistoan ordezkaritza duten elkarte eta entitate guztiek herritarrak animatu nahi dituzte arbuioa adierazteko, Ana Belén Jiménez andrearen hilketa dela eta

Portugaleteko Udalak eta Berdintasun Batzorde Mistoan ordezkaritza duten elkarte eta entitate guztiek Ana Belén Jiménez arabarraren hilketaren erabateko gaitzespena egin nahi dute eta herritarrei dei egin nahi diete emakumeen kontrako indarkeria salatu dezaten, jarrera aktiboa izan dezaten eta emakumeen kontrako edonolako jarrera iraingarririk gabeko gizartea eraiki dezaten.

Gogoratu nahi dute era honetako indarkeria emakume eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazgarri latzen eta gogorrena dela eta gizarte osoaren inplikazioarekin eta emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko behar den balio aldaketekin bakarrik lortuko dela indarkeria deuseztatzea.

 

Berebat, Portugaleteko Udalak eta Berdintasun Batzorde Mistoan ordezkaritza duten elkarte eta entitate guztiek bat egin nahi dute Ana Belén Jiménezen hilketa gaitzesteko antolatu diren ekitaldi guztiekin. Urte latz honetan guztian hildako emakumeak ere gogora ekarri nahi dituzte udal erakundeek.

 

logo-portuigualdad-solo-mujer

Check Also

Azaroak 25, 12:00etan: Udaletxeko behealdean manifestu instituzionalaren irakurketa eta kontzentrazioa.

ADIERAZPENA A25

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *