ZEURE BURUA ZAINDU BESTEAK ZAINTZEKO
Mendeko senitarte bat zaintzen hasten garenean askotan ez dakigu zaintza-lana epe luzerako zein laburrerako izango den. Izan ere, ez dakigu egun batzuetarako luzatuko den edo hilabeteak edo urteak eman beharko ditugun senitartea zaintzen.
Mendeko senitarte bat zaintzeak ahalegin eta dedikazio handia eskatzen duela jakin behar dugu. Zeregin hori luzatzen denean estresa eta une txarrak pairatu ahal ditugu eta baliteke gainkarga hori nola kudeatu ez jakitea.
Ikastaro honen helburuetariko bat da zaintzaileari bere jardunean, hots, mendeko senitartea zaintzen duenean, gertatu daitezkeen egoera latzei aurre egiteko baliabide errezak ematea.
Urtero bezala, aurten ere Udalaren Gizarte Ongizate Sailak prestakuntza ikastaroak antolatuko ditu, zaintzaileei eguneko jardunean laguntzeko asmoz.
Prestakuntza ikastaroez gain, Gizarte Ongizate Sailak bestelako baliabideak ez eskaitzen dizkie zaintzaileei:
- Informazioa, orientabidea eta aholkua.
- Laguntza-taldeak zaintzaileentzat, hamabostean behin biltzen direlarik.
- Laguntza sikologikoa mendekoarentzat nola zaintzailearentzat.
- Etxeko-laguntza.
- Mendekotasuna aurrezaintzeko jardunaldiak.
- Udalaren eguneko zentroa: Autonomia Sustatzeko Zentroa.
- Garapen kognitiboa estimulatzeko programa, mendekoekin eta senitarteekin.
- Edadeko zerbitzua, edozein adinetakoen autonomia sustatzeko.
- Bost gizarte etxe.
- Jantokia nagusientzat.
- Bainu geriatrikoak
- Podologia zerbitzua.
- Ile-apaindegia.