Home / Berdintasunerako emanaldiak / SEME- ALABAK ZAINTZAEA. ARDURA KONTUA DA

SEME- ALABAK ZAINTZAEA. ARDURA KONTUA DA

Aitatxu agurgarri horiek:
Portugaleteko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak gonbidatu nahi zaituzte aitatxuei begira antolatu duen haurrentzako masajeen lantegian parte hartzera.
Lantegia doakoa da guztiz. Parte hartu ahal izango dute amak, aitak eta haurrak edo, bestela, aitak eta haurrak bakarrik. Dakizuenez, masajea oso onurgarria da hala haurrentzat nola gurasoentzat, baina, horretaz gain, gure asmoa da gizonezkoek konpromisoa berenganatu eta zeregin

aktiboa izan dezatela seme-alaben eguneroko zaingoan, horrela haiekin batera gizatzen ikasiko baitute, lotura afektiboa sendotuko baitute eta inguru zoriontsuagoa lortuko baitute etxean.

Interesik baduzu, beraz, zatoz informazio-saio batera urriaren 25ean egingo dugu, 18:30ean, San Roke gizarte etxekan. Saio horretan argibide gehiago emango dugu lantegiaz (non eta zein egun-ordutan egingo den) eta zuen galdera guztiei erantzungo diegu.
Eta besterik gabe, har ezazue agur bero bat.

Mikel Torres.Alkate.

text.ePort.e

 

Check Also

Soledad Murillo-k: “Emakumeok geure denbora hipotekatuta jaiotzen gara”

Salamancako Unibertsitateko Soziologia irakaslea eta 2020ko urtarrilera arte Espainiako Gobernuko Berdintasunerako Estatu idazkari izandakoa, Soledad …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *