Aurten ere Portugaleteko Udalak Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izanik, Berdintasunaren Batzorde Mistoaren bitartez jarduera ugari antolatu du, genero-berdintasuna erdiesteko aurrerapausoak emanik ere, desberdintasunak iraun badirauela eta arazo asko dakarrela adierazteko. Alta, arazo larriena, ezbairik gabe, indarkeria matxista da, era askotara islatzen baita, hala nola bazterkeria eta gutxiespena, jazarpen fisikoa eta psikologikoa eta, are ankerragoa, hilketa.
Zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeek pairatzen dituzte indarkeriaren ondoriorik larrienak. Emakume horiek desgaitasuna duten emakumeak, etorkinak edo adinekoak izan ohi dira.
Honen karietara, Portugaleteko Udalak era anitzetako indarkeria erauzteko engaiamendu aktiboa duenez, prebentzio mailan, haurrekin, nerabeekin eta gazteekin irmoki lan egiten jarraitzen du. Hala, gure udalerriko ikastetxeekin eta gazteekin sentsibilizazio-kanpaina ardatz duten jarduera askotarikoak antolatu ditugu. Helburu dugu gazteen jabekuntza bultzatzea, desberdintasuna eta indarkeria nagusitzen diren egoerei erantzuteko gauza izan daitezen. Horretaz gain, gazte guztien inplikazioa ere bultzatu nahi dugu egoera haien aurka egiteko.
Guztion artean eraiki behar ditugu errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukidetasunean oinarritutako harreman afektibo eta sexualak, betiere indarkeria matxistari arbuiorik irmoena agertzen diogularik.
Bada, denok jasan dezakegu emakume izate hutsagatik, hain justu ere. Ondorioz, denok, emakume zein gizon, dugu indarkeria desagerrarazteko erantzukizuna.
Hori dela kausa, Portugaleteko Udalak oro har herritar guztiak eta bereziki gizonak gonbidatzen ditu Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, dela eta antolatutako jarduera guztietan parte hartzera.
Mikel Torres
Alkatea
AZAROAREN 25AREN INGURUKO JARDUERAK
URRIAREN 25etik URTARRILAREN 10era
Afektibitate eta haurrentzako masaje lantegia
San Roke gizarte etxea
Aita eta seme- alaba jaioberrientzat
- AZAROAREN 2tik 30era
Erakusketa: “Indarkeria matxisten mitoak”, Madrilgo Udalaren Berdintasun Zuzendaritzak lagata.
- Bortxametroa. Ikus itzazu, detektatu eta salatu indarkeriaren agerpide guztiak
- Bortxakeria sexistaren kontrako fotokola. Aurka egin keinu sinple batekin
- EGKren “Indarkeria Matxistari…#GukEzetz” kanpainari atxiki
- Haize-errotatxo batzuk prestatuko dituzte indarkeria sexistaren aurka
“Putz egin indarkeria sexistari, haizeak eraman dezan”
Gazte Gela
14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat
AZAROAK 24
Talde politikoen bozeramaileen elkarretaratzearen ostean, adierazpen instituzionala irakurri Zubi Alde kiroldegian , 12:00 Herritar guztientzat Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarretaratzea eta ikasgelan egindako lanen aurkezpena Zubi Alde kiroldegian 12:00 Herritar guztientzat SEXTIMENTAL: afektibitatean eta sexuan hezteko lantegia berdintasunari begira Santa Klara kulturtegia, 9:00etatik 14:00etara Dinamizatzailea: Juan Carlos Melero. EDEX Nerabeen hezitzaileentzat
|
AZAROAK 30
Zineskola: balio-hezkuntza
Berdintasunari buruzko film laburrak
Dock Ballonti zinetokiak
9:00etan eta 11:30ean Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat
18:30ean herritar guztientzat
ABENDUAK 1 ETA 2
Autodefentsa feministaren lantegia
Ostiralean, 16:00etatik 20:00etara
Larunbatean, 10:00etatik 14:00etara
San Roke gizarte etxea
Adin guztietako emakumeentzat
Izena emateko epea: azaroaren 13tik 29ra
*Lantegia burutzeko gutxienez 10 parte-hartzaile behar dira