MARTXOAREN 8a

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta, Portugaleteko Udalak bat egin nahi du gizarteak eta mugimendu feministek egiten dituzten aldarrikapenekin, asmoa delarik, batetik, lan eremuko desberdintasunak salatzea eta, bestetik, erantzukidetasunaren eta zeregin-banaketaren beharra nabarmentzea. Hori dela medio, zuek denok gonbidatu nahi zaituzte bihar, martxoak 8, 12:00etan udaletxe aurrean egingo dugun elkarretaratzera. Elkartzeaz gain, erakundearen manifestua irakurri ere egingo dugu.

Horretaz gain, Udalak dei egin nahi die herritar guztiei eta, bereziki, Portugaleteko gizonei, konpromiso aktiboa eurengana dezaten indarkeria matxistaren kontra jarduteko eta zalantzan jar ditzaten jarrera eta pentsamolde sexista guztiak, oraindik ere guztiz hedatuta baitaude, tamalez, gure gizartean. Funtsezkoa da gizonezkoen zeregin hori, emakumeen eskaeren aldekoa, desberdintasuna dagoen eremu orotan; funtsezkoa eta ezinbestekoa, aldi berean, benetako aldaketa gertatuko bada eta benetan biziko bagara behingoz matxismorik gabeko gizarte batean.

Azkenik, Portugaleteko Udalak gonbit egiten dizue azken Portugaleteko Koadernoa aurkezteko ekitaldira. Koadernoa XX. mendeko emakume portugaletetar ospetsuei buruzkoa da eta, horren aurkezpenarekin batera, omenaldia ere egingo diegu Concha Balparda sopranoari eta María Ángeles Gutiérrez funtzionarioari, Gutiérrez Portugaleteko Udalaren aurreneko emakume funtzionarioetako bat baita. Ekitaldi hau bihar, martxoak 8, egingo dugu Santa Klara kulturtegian 19:30ean.

Bihotzez eskertuko genizueke etorriko bazinate ekitaldi hauetara, denok elkarrekin egin dezagun gizaki guztiok berdintasunean biziko garen mundu berria.

Mikel Torres
Portugaleteko Alkatea

Check Also

(Castellano) 25 DE NOVIEMBRE, DIA INTERNACIONAL CONTRA LA VIOLENCIA HACIA LAS MUJERES

Barka, baina sarrera hau hizkuntza hauetan dago soilik: Espainiera (Europa).

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *