Home / Berdintasuna / ORTUGALETEKO UDALAREN BOZERAMAILEEN BATZARRAREN ERAKUNDE-ADIERAZPENA, 2016KO UZTAILAREN 7AN GERTATUTAKO TALDEKO BORTXAKETA DELA ETA, EPAIARI BURUZKOA

ORTUGALETEKO UDALAREN BOZERAMAILEEN BATZARRAREN ERAKUNDE-ADIERAZPENA, 2016KO UZTAILAREN 7AN GERTATUTAKO TALDEKO BORTXAKETA DELA ETA, EPAIARI BURUZKOA

Sanferminetan 2016ko uztailaren 7an gertatutako egitateak direla kausa, Nafarroako Probintziako Auzitegiko epaia jakinda, Portugaleteko Udalaren Bozeramaileen Batzarrak hauxe onesten du:

LEHENIK.- Udalak eta Portugalete udalerri osoak biktimari nahiz senideari gure sostengua, maitasuna eta elkartasuna helaraztea.

BIGARRENIK.- Epaiarekin zeharo desados agertzea. Areago, egitateak sexu-abusu jarraitutzat jotzearekin erabat aurka gaude. Horren harira, gure babesa helarazi nahi diegu prozesu honetan emakumeen eskubide oinarrizkoen defentsa aktiboan diharduten erakunde guztiei.

HIRUGARRENIK.-Epaiak dioena kontuan hartuta, gure etsipena eta sumindura erakustea. Izan ere, bat egiten dugu justizia eskatzen duen herritarren aldarriarekin.

LAUGARRENIK.- Emakume orok duen askatasun-eskubidea aldarrikatzea. Halaber, adierazi nahi dugu Portugaletek ez duela indarkeria matxistarik onartzen edozein delarik ere.
Ezetz da Ezetz.
Beharrezkotzat jotzen dugu gure legeak ulertuak izan daitezen kultura matxista batean bizi garela eta emakumeen eskubideak baztertzen direla kontuan hartuta.

BOSGARRENIK.- Berrestea gure Udal honek konpromiso sendoa duela gizarte-elkarteekin, talde feministekin eta herritar ororekin batera ere lanean jarraitzeko berdintasunaren eta emakumeen eskubideen alde eta patriarkatuaren adierazpen ororen aurka.

Portugalete, 2018ko apirilaren 27a

Check Also

AZAROAREN 25erako ADIERAZPENA, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO EGUNARI BURUZKOA

Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egun honetan, azaroak 25, sexu-indarkeriak adingabeen artean gero eta eragin handiagoa …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *