Home / Empoderamiento / MEMORIA ERAIKIZ AZAROAK 16, 17 eta 18. PORTUGALETEko EL SOLAR PLAZAn

MEMORIA ERAIKIZ AZAROAK 16, 17 eta 18. PORTUGALETEko EL SOLAR PLAZAn

Indarkeria matxistaren biktima eta biziraun duten emakumeen memoriari buruzko ikuskizuna hurrengo egunetan egongo dena

AZAROAK 16, 17 eta 18

PORTUGALETEko EL SOLAR PLAZAn

MEMORIA ERAIKIZek zentzumen-esperientzia bat bizitzeko gonbita egiten digu. Jakintza-alor anitzeko instalazio artistikoak lagunduta, hainbat errealitate ezagutzeko proposamena egiten digu, indarkeria matxistaren biktima eta jasan eta bizirik atera diren munduko hainbat tokitako emakumeen ahots eta kontakizunen bitartez. Bidaia honen helburua ez da urruneko tokiak aztertzea, indarkeria horiek ezagutu, irauli eta gu geu eraldatzea baizik.

Emakume horien kontakizunen bidez indarkeriak beraien bizitzan izandako eragina ezagutu eta horri nola aurre egin dioten ikusiko dugu. Eta beraien ingurutik eta jendartetik zer espero duten jakingo dugu. Memoria Eraikiz emakumeen ahotsak berreskuratzeko apustu bat da, ez dugulako nahi ahots horiek historiako bazterrean utzita jarraitzea, gure memorian gorde nahi ditugu, memoria kolektibo bat berreraiki eta berriz gerta ez dadila oihu egin.

Entzutera ausartzen zara? Honetaz guztiaz hausnartzera? Indarkeria matxistei aurre egingo dion eraldaketa kolektibo baten parte izatera?

ANIMATU ETA ETORRI!!

www.mugarikgabe.org

Check Also

Jaietan eraso matxistak prebenitzeko eta sexu-harreman seguru eta onartuen aldeko kanpaina

Portugaleteko jai guztiak antolatzen diharduten Jai Batzordeek, elkarteek eta txosnek bat egiten dute Udalak aurtengo …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *