Azaroak 25
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Aurten ere Portugaleteko Udalak Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izanik, Berdintasunaren Batzorde Mistoaren bitartez jarduera ugari antolatu du, genero-berdintasuna erdiesteko aurrerapausoak emanik ere, desberdintasunak iraun badirauela eta arazo asko dakarrela adierazteko. Alta, arazo larriena, ezbairik gabe, indarkeria matxista da, era askotara islatzen baita, hala nola bazterkeria eta gutxiespena, jazarpen fisikoa eta psikologikoa eta, are ankerragoa, hilketa.
Zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeek pairatzen dituzte indarkeriaren ondoriorik larrienak. Emakume horiek desgaitasuna duten emakumeak, etorkinak edo adinekoak izan ohi dira.
Indarkeria matxistaren gaitzari aurre egitea ez da erraza. Datuak benetan dira lazgarriak zeren eta urtean-urtean gero eta emakume gazte gehiago baitira bikotekideak edo bikotekide ohiak hildakoak. Gaurko egunez, 2018an Espainian berrogeita lau emakume eta zortzi adingabe hil dituzte. Hori gutxi balitz bezala, hogeita hamabost adingabe umezurtz geratu dira.
Honen karietara, Portugaleteko Udalak era anitzetako indarkeria erauzteko engaiamendu aktiboa duenez, prebentzio mailan, haurrekin, nerabeekin eta gazteekin irmoki lan egiten jarraitzen du. Hala, gure udalerriko ikastetxeekin eta gazteekin sentsibilizazio-kanpaina ardatz duten jarduera askotarikoak antolatu ditugu. Helburu dugu gazteen jabekuntza bultzatzea, desberdintasuna eta indarkeria nagusitzen diren egoerei erantzuteko gauza izan daitezen. Horretaz gain, gazte guztien inplikazioa ere bultzatu nahi dugu egoera haien aurka egiteko.
Aurrekoaz gain, udalerriko herritar guztiei, eta gizonei batik bat, dei egiten diegu engaiamendu aktiboa izan dezaten indarkeria matxistaren aurka jokatzeko, baita zalantzatan jartzeko jarrera eta pentsaera sexistak, tamalez, oso hedatuta baitaude gure gizartean.
Guztion artean eraiki behar ditugu errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukidetasunean oinarritutako harreman afektibo eta sexualak, betiere indarkeria matxistari arbuiorik irmoena agertzen diogularik. Bada, emakume guztiok jasan dezakegu emakume izate hutsagatik, hain justu ere. Ondorioz, denok, emakume zein gizon, dugu indarkeria desagerrarazteko erantzukizuna.
Hori dela kausa, Portugaleteko Udalak oro har herritar guztiak eta bereziki gizonak gonbidatzen ditu Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, antolatutako jarduera guztietan parte hartzera.
Antolatutako jarduerak hauexek dira:
Azaroaren 16tik 18ra bitartean
“Memoria Eraikiz” erakusketa
Emanaldien ordutegia
Ostirala: 17:30, 18:15, 19:15
Larunbata: 11:30, 12:15, 13:15,17:30, 18:15,19:15
Solar plaza
16 urtetik gorakoentzat.
AZAROAK 23
Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarretaratzea eta ikasgelan eginiko lanen aurkezpena Zubi Alde kiroldegia, 11:00etatik 11:55era Herritar ororentzat Elkarretaratzea eta erakunde-manifestuaren irakurketa Solar plaza, 12:00 Herritar ororentzat
|
AZAROAREN 28TIK 30ERA
- Kongresua, Feminismoa, indarkeria matxistak eta gizarte esku-hartzea
Antolatzailea: Eraikiz kolektiboa
8:30etik 15:00etara
Santa Klara kulturtegia
Herritar ororentzat
AZAROAREN 30ERA ARTE
GAZTE GELA: Indarkeriarik gabeko gunea
Kanpaina honek jolasak baliatuta indarkeria sexistaren aurkako sentsibilizazioa, kontzientziazioa eta sostengua landu nahi ditu.
Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
Gazte Gela
14-30 urte bitarteko gazteak
ERAKUSKETAK: “ ALIATUAK: MUNDUA ALDATZEN DUGUN EMAKUMEAK”
Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
Gazte Gela
14-30 urte bitarteko gazteak