Home / Declaraciones / Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, AZAROAREN 25a DELA ETA

Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Portugaleteko Berdintasunaren Batzorde Mistoak gonbidatu nahi zaituzte azaroaren 23an 11:00etatik 11:55era Zubi Alde kiroldegian (Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarretaratzea eta ikasgelan eginiko lanen aurkezpena) eta 12:00etan Solar plazan (elkarretaratzea eta erakunde-manifestuaren irakurketa) egingo ditugun ekitaldietara.

Nahi genuke zuen parte-hartzea aktiboa izateko asmoz, beltzez jantzita etor zaitezten paparrean begizta morea daramazuelarik. Hori horrela,  emakumeenganako indarkeriari arbuio irmoa egingo diogu ikusgarritasun handiagoz. Izan ere, haren ondorioz, gaurdaino 44 emakumek eta 8 adingabek galdu dute bizia. Berebat, bizirik suertatu diren emakume guztiekiko elkartasuna agertu nahi dugu.

Egia esan, egintza horiek baliaturik mundu bat eraiki nahi dugu non hiltzen ez duten ez emakumerik ezta haurrik ere.

 

Check Also

Portugaletek abian jarri du 60 urtetik gorako emakumeen artean indarkeria matxista detektatzeko eta artatzeko programa berritzailea

Portugaleteko Udaleko Berdintasun Sailak sortu eta garatutako “Vidas libres de violencia machista / Indzarkeria matxistarik …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *