Home / Declaraciones / Udalerrian berriki gertatutako eraso matxistaren aurrean, Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde Mistoaren bitartez, honako hauek adierazi nahi ditu:
Descárgate el punto lila como símbolo de rechazo a la violencia de género

Udalerrian berriki gertatutako eraso matxistaren aurrean, Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde Mistoaren bitartez, honako hauek adierazi nahi ditu:

1- Portugaleteko Udalak, eraso matxista hau dela kausa, bere gaitzespen eta arbuiorik gogorrena adierazten du eta, horrekin batera, laguntza eta elkartasuna eskaintzen die erasoa jasan duen emakumeari eta haren senideei. Portugaleteko Udalak biktimak behar dituen bitarteko guztiak jartzen dizkio eskura. Halaber, beharrezko informazio osoa eta laguntza guztia jasoko dituela bermatu nahi du.

2- Portugaleteko Udalak uste du sexu indarkeria Giza Eskubideen kontrako erasorik larriena dela eta emakume eta gizonen arteko egiturazko desberdintasunaren emaitza baino ez dela.

3- Portugaleteko Udalak herritarrei dei egiten die bere egiteko indarkeria onartezin honen kontrako borroka, erne iraun eta konpromisoa har dezatela indarkeria hau jasaten duten emakumeei lagundu ahal izateko

4- Portugaleteko Udalak konpromisoa hartzen du indarkeria matxistaren prebentzioan lanean jarraitzeko, horretarako emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko politikak ezarri eta garatuz. Hortaz gogoratu beharra dago guztiz ezinbestekoa dela adi egotea bereziki jai egunetan eta Udalak berak, herriko gizarteeragileekin batera, horrexeri begirako kanpaina bat martxan jarri duela.

5- Portugaleteko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die badirela baliabideak, emakumeak horrelako egoeratik irten daitezen. Hortaz, Eusko Jaurlaritzako biktimen arretarako telefonoa dago erabilgarri egunean 24 orduz: 900 840 111.

6- Portugaleteko Udalak dei egiten die herritarrei gaitzespena adierazteko elkarretaratzean parte hartzera. Astelehenean (uztailak 8), egingo dugu 12:30an Solar plazan. Azkenik, Udalak bat egin nahi du herriko emakumeen elkarteek erasoa gaitzesteko antolatzen dituzten ekitaldi guztiekin.

Check Also

PORTUGALETEK EZ DU ONARTZEN ERASO MATXISTARIK

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *