Home / Berdintasuna / Inkesta. Emakume eta gizonen berdintasunerako IV. Plana 2015-2019

Inkesta. Emakume eta gizonen berdintasunerako IV. Plana 2015-2019

EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNERAKO V.PLANA. PORTUGALETE (2020-2024)

Portugaleteko herritarrok:

Hilabete hauetan 2020-2024 urteetarako Berdintasun Plan berriaren prestaketan dihardugu, gure herria bizikidetzaren eredu izatea nahi baitugu, andre eta gizonen arteko berdintasunaren erakusgarri, hain zuzen ere.

Hori dela eta, zuen iritziak, iradokizunak eta proposamenak ezagutu nahi ditugu, eguneroko bizimoduaren edozein arlotakoak direlarik ere. Izan ere, horiek guztiak lagungarri gerta dakizkiguke, zuen beharrizanetara egokitutako plana egingo badugu.

Beraz, eskuorria betetzera animatu nahi zaituztet. Behin beteta, udaletxera bidal dezakezue edo, bestela, eraman ezazue geroago aipatuko ditugun tokietara.

Aldez aurretik eskerrak emanda, har ezazue agur bero bat.

Mikel Torres
Alkatea

 

ESKUORRIAK AURKEZTEKO TOKIAK ETA EPEA

Eskuorria urriaren 20a baino lehen, tokiotan aurkez dezakezue: Gizarte Ongizate Saila, Gizarte-Etxeak, Herritarren Arretarako Bulegoa , Pando Aisia, Udal Liburutegia, Santa Klara kulturtegia. Webgune hauen bitartez ere bidal dezakezue: www.portuigualdad.comwww.portugalete.org y www.portugaleteon.org.

 

ANDRE ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNAREN ALDEKO V. UDAL PLANA
(2020-2024)

Zer egingo dugu?

Aztertuko dugu ea hobera egin dugun herriko andre eta gizonen arteko berdintasunaren eremuan, segurtasunean, enpleguan, parte-hartzean, kirol-azpiegituretan eta kulturan, besteak beste. Orobat, jakin nahi dugu zer ez dugun oraindik lortu eta hori guztia nola bihurtu proposamen, datozen urteotan horiek guztiak abian jartzeko xedez. Azterlan honek bi atal hauek izango ditu: batetik, herritarrak eta bestetik, Udala bera eta bere kudeaketa.

Zertarako?

Azken helburua da lan-plangintza bat prestatzea, lortu beharrekoak eta datozen lau urteotarako jardunbideak zehaztuta. Azken batean, nahi dugu andre eta gizonen arteko berdintasuna Portugaleteren identitate-ikurra izan dadin.

Eta nola?

Gai honetaz informazio garrantzitsua duten zenbait laguni elkarrizketak egingo dizkiegu. Elkarrizketatuak herriko jendea eta udaletxeko langileak izango dira. Halaber, informazioa herritarrengandik eurengandik jasotzeko, jarduerok antolatuko ditugu: etxera bidalitako eskuorria, Berdintasunerako Batzorde Mistoa, datuen azterketa eta munta handiko azterlanak eta udal sailetarako lan-fitxak.

Eta horretarako, zure iritzia ematea nahi genuke.

SEXUA
EmakumezkoaGizonezkoaBeste batzuk

ADINA
18-25 urte bitartekoa26-35 urte bitartekoa36-45 urte bitartekoa46-55urte bitartekoa56-65 urte bitartekoa66 gora

ZEIN ALDETAN BIZI ZARA?
ErrepelegaBuenavistaErdialdeaAlde ZaharraÁzetaLa Florida

Ezagutzen duzu Portugaleteko Udalak berdintasun arloan egiten duen lana?
BaiEz

IV. Berdintasun Planaren jarduketarik ezagutzen duzu?(Markatu ezagutzen dituzun guztiak)
Ez dut Planaren barruko jarduketarik ezagutzen..Indarkeria matxista prebenitzeari begirako jarduketak ikastetxeetan.Indarkeria matxistaren biktimak diren emakumeei zuzenduriko zerbitzuak.Elkartegintzaren bultzada.Azterlanak eta kanpainak.Ahalduntzerako jarduerak.Prestakuntza- eta sentsibilizazio- jarduketak.
Besterik,zehaztu ezazu

Udalak antolatutako jarduketetan parte hartu duzu? Zeinetan?(Adierazi nahi beste)
Ez dut Udalak garatutako jarduketarik ezagutzen..Indarkeria matxista prebenitzeari begirako jarduketak ikastetxeetan.Indarkeria matxistaren biktimak diren emakumeei zuzenduriko zerbitzuak.Elkartegintzaren bultzada.Azterlanak eta kanpainak.Ahalduntzerako jarduerak.Prestakuntza- eta sentsibilizazio- jarduketak.
Besterik,zehaztu ezazu

Uste duzu Portugaleten gai horren gaineko beste beharrizan batzuk daudela? Adieraz itzazu bost helburu premiazko, andre eta gizonen arteko berdintasuna sustatze aldera:
Sentsibilizazio-kanpainak egitea haur, guraso, elkarte eta herritar orori zuzenduta, gizartean dauden estereotipo eta aurreiritzi guztiak gailentze aldera.Emakumeen enplegu-kalitatea eta lan-baldintzak hobetzea.Emakume hauexen bizitza-kalitatea hobetzea: hots, gizarte-bazterkeriaren arriskuan daudenena, adinekoena, etorkinena, dibertsitate funtzionala dutenena eta abarrena.Ordaindu gabeko zaintza-lanak ikusgarriago egin eta nabarmendu.Enpresek eta herri-zerbitzuek malgutasun handiagoz jokatzea, bizimodu pertsonala, lana eta familia uztartzeko asmoz.Emakumeek parte-hartze handiagoa izatea, erabakiak hartzeko tokietan: batzar, zuzendaritza eta batzordeetan, alegia.Mendekoak (adin-txikikoak, nagusiak, dibertsitate funtzionala dutenak) artatzeko bitartekoak eta programak hobetzea.Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen arreta eta aurrezaintza hobetzea.
Besterik

Zein proposamen egingo zenuke Portugaleteko Andre eta Gizonen arteko Berdintasun Plan berrian txertatzeko? Indarkeria matxistan, hezkuntzan, enpleguan?

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK

Check Also

“Indarkeria matxistaren alderdi anitz” XVII. Berdintasun Jardunaldiak

“Indarkeria matxistaren alderdi anitz” XVII. Berdintasun Jardunaldiak Portugaleteko Udalaren Berdintasun Batzorde Mistoak XVII. Berdintasun Jardunaldietara gonbidatzen zaituzte …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *