Home / Berdintasun Jardunaldiak / XVIII. Berdintasun Jardunaldiak

XVIII. Berdintasun Jardunaldiak

Atsegin handiz iragartzen dugu Portugaleteko Berdintasun Jardunaldien XVIII. edizioa abian dagoela. Azaroaren 15 eta 16an Santa Klara kulturtegian egingo ditugu eta gurekin egotea nahi genuke.

“Emakumeen arteko sareak eta aliantzak. Igarotzeko eta lotzeko guneak” izenburupeko topaketa honek bi alderdi hauexek landuko ditu: batetik, emakumeen artean sareak eraikitzea bai politika publikoetan bai gainerako gizarte- eta kultura-esparruetan eragina izateko eta ekintza zehatzak mahairatzeko, eta bestetik, elkar ezagutzeko tokiak izatea, harreman positiboak egiteko baita xede jakin bati begira antolatzeko ere. Hamabigarren edizio honetan, jardunaldiak bi egun bereizitan antolatu ditugu:

Azaroaren 15ean (ostirala) herritarrentzat irekitako saio bat dugu. Bertan, generoan aipu oneko hizlariak eta adituak izango ditugu hizlari, hala nola Pilar Pérez-Fuentes, Alicia Suso, Patricia Martínez, Delicia Aguado edo Zuriñe Rodríguez. Haiekin ikuspuntu feministaz eraldaketa sozialari begira sareak, aliantzak eta bilguneak eraikitzearen garrantziaz eztabaidatuko dugu.

Azaroaren 16an (larunbata), aldiz, berdintasunaren eta emakumeen aldeko Portugaleteko kolektiboei beren-beregi zuzendutako saio bat izango dugu. Hain zuzen, haiei gonbit egiten zaie herrian balizko emakumeen etxe batez gogoeta egiteko. Adimen kolektiboaren ariketaren aurretik, martxan dauden hiru etxeren jardunak eta esperientziak ezagutuko ditugu. Etxeak honako hauek dira: Marienea (Basaurikoa), Mujeres del Mundo (Bilbokoa) eta Emakumen Etxea (Ermua).

EGITARAU OSOA IKUSI
Plaza-kopurua mugatua da bi jardunaldietarako. Hori dela eta, eskatzen dizugu izen-ematea azaroaren 12a baino lehenago egin dezazula formulario hau betez. Erreserba ere egin dezakezu bienestar@portugalete.org helbidera mezu bat bidaliz edo 94 4729212 telefonora deituz.

OHARRA

Berdintasunaren aldeko kolektibo baten kidea bazara edo Portugaleten bizi den emakume bat bazara, animatu nahi zaitugu bost galdera erraz hauei erantzutera jakiteko nola irudikatzen duzun Portugaleten Emakumeen Etxe bat. Beste pertsona batzuen erantzunak ikusiko dituzu, hemen sakatuz gero,

Ez galdu ezer. Jarraitu sare sozialetan eta mintzatu gurekin #PortuIgualdad traolean.

Zu etortzea espero dugu!

Check Also

PORTUGALETEKO XXI. BERDINTASUN JARDUNALDIEK 300 LAGUN INGURU ERAKARRI DITUZTE GAZTEEN PRESENTZIA NABARMENAREKI

Portugaleteko Berdintasun Jardunaldiak sendotu egin dira, aurten ere, hogeita batgarren edizioan. Bertan 300 pertsona inguru …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *