Home / Berdintasunerako emanaldiak / ARRETA JURIDIKO ETA PSIKOLOGIKOA INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMENTZAT

ARRETA JURIDIKO ETA PSIKOLOGIKOA INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMENTZAT

ARRETA JURIDIKO ETA PSIKOLOGIKOA

INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMENTZAT

Arreta zerbitzua prest 944729212 telefonoan

astelehenetik ostiralera 9:00etatik a 13:00

edo bienestar@portugalete.org helbide elektronikoan

 

Etxean konfinatuta gaudela, oso litekeena da familiaren elkarbizitza eta senide arteko harremanak zailtzea. Aldi berean, harreman zailek edo indarkeria matxistakoek okerrera egin dezakete eta baliteke, baita ere, beste gatazka batzuk sortzea.

Horiek horrela, Portugaleteko Udalak indartu egin du Arreta Juridiko eta Psikologikoaren Zerbitzua, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzat eta haien seme-alabentzat, krisialdi honetan telefono bidezko arreta eta nolabaiteko jarraipena eskaintzeko: 

 

  • Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara 944729212 telefonoan (Udalaren Gizarte Zerbitzuak)
  • Beste ordu batzuetan 944729292 telefonoan (Udaltzaingoa)
  • bienestar@portugalete.org helbide elektronikoan ere bai

 

Zure deia edo mezua jasota, udaletxeko gizarte langile batek baloratuko du zure egoera pertsonala eta larrialdi maila. Beharrezkotzat eta, egoeraren arabera, komenigarritzat ere joz gero, aurrez aurreko arreta ere eskainiko da. Behin beharraren maila baloratuta, horren berri emango zaio  Arreta Juridiko eta Psikologikoaren Zerbitzuari eta zerbitzuko profesionalek egingo dute arreta eta telefono bidezko jarraipena, biktimaren babesa bermatze aldera. 

Horretaz gai, Udalak Portugaleteko herritarren laguntza eskatzen du. Hortaz, entzuten baduzue edo susmoa baduzue zeuen inguruan eraso matxista gertatzen ari dela, deitu mesedez telefono hauetara: 112 edo 900840111 (24 ordu), Indarkeria Matxistaren Biktimaren Arreta ematekoa.

Check Also

CARTEL-EXPOSICIÓN-715x775

EMAKUMEAK: LANAK ETA EGUNAK.

Emakumeen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an denez, Portugaleteko Udalak bat egiten du esparru publikoan nahiz pribatuan …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *