Urriaren 15ean 18:30ean Dock Ballonti zinetokietan “La isla de las mentiras” filma proiektatuko da Zinemakumeak Gara! emakumeek zuzendutako Zine Erakustaldiaren XXV. edizioaren Portugaleteko hedapen gisara. Hedapena, izan ere, Portugaleteko Udalak diruz lagundua da emakume eta gizonen aukera-berdintasunaren V. Planaren barruan (2020-2024) dagoelarik.
La isla de las mentiras
Fitxa
Herrialdea: España. 2020. 1h eta 33 minutu.
Zuzendaria: Paula Cons
Gidoia: Paula Cons, Luis Marías
Aktoreak: Nerea Barros, Aitor Luna, Darío Grandinetti, Victoria Teijeiro, Ana Oca, María Costas, Milo Taboada, Celso Bugallo, Machi Salgado, Leire Berrocal, Javier Tolosa, Sergio Quintana, Miguel Borines, Roberto Leal, Ana Santos, Mela Casal.
Sinopsia:
Santa Isabel lurrun-ontziak 1921eko urtarrilaren 2ko goizaldean lainotza handiaren artean hondoa jo zuen Galiziako Sálvora irlako kostalde malkartsu eta gogorraren aurrean, Buenos Airesera zihoazen 260 migratzaile zeramatzalarik. Gau hartan irlan ez zegoen gizonik, lehorrean Gabonak ospatzen ari baitziren. Bizirauteko, arkaitzak ez jotzeko ahaleginetan zebiltzanen itxaropen bakarra toki hartan bizi ziren emakume, zahar eta haur bakan batzuk baino ez ziren.
SARRERA DOAKOA DA.