Home / Berdintasunerako emanaldiak / Portugaleteko Emakumeen Etxea gune feminista, integratzailea, kultura anitzekoa eta belaunaldi artekoa izango da

Portugaleteko Emakumeen Etxea gune feminista, integratzailea, kultura anitzekoa eta belaunaldi artekoa izango da

Portugaleteko Emakumeen Etxea diseinatzeko parte-hartze prozesuak erritmo bizian jarraitzen du. Irailaz geroztik, topagune hori abian jartzeko funtsezko lan-ardatzetan sakondu da, 2019ko azaroan egindako tailerrean jasotako informazioa abiapuntutzat hartuta.
Prozesuaren lehen zereginetako bat espazio femininista horren helburua eta printzipioak zehaztea izan da. Beraz, hasteko, ondorengo galdera hau egiten diogu geure buruari: zertarako nahi dugu Portugaleten Emakume Guztien Etxea? Zeintzuk dira espazio hau bideratuko duten printzipioak edo balioak?
Horiek dira talde eragilea osatzen duten 25 emakumeen elkarlanari esker bizia hartu duten erantzunak eta Portugaleteko Berdintasunerako Batzorde Mistoak berretsi dituenak

Portugaleteko emakumeek eta kolektiboek erreferentziazko etxe batekin egiten dute amets:

HELBURUAK

ETXEAK EMAKUME GUZTIAK HARTUKO DITU

  • Etxe ireki honetan Portugaleteko emakume guztiek izango dute tokia: toki abegikorra, argi askotakoa, malgua, irisgarria, egokitua, integratzailea, beaunaldiartekoa, kultura anitzekoa, atsegina eta maitasun handiz egotekoa.
  • Emakume guztien beharrizan desberdinak ulertuta, kontziliatzeko tokia ere izango da.
  • Emakumeok ukitzen gaituzten gaiei buruzko informazio osoa eskuragarri egongo da.
  • Indarkeria matxistaren kasurik egonez gero, hara joateko tokia izango da. Indarkeria askotarikoei buruzko laguntza ere emango da.
  • Gune neutroa izango da, intimitatez elkartzeko eta berba egitekoa.
  •  

GURE ANIZTASUN OSOA ONARTUKO DU

  • Etxean pertsonen eta gorputzen dibertsitatea onartuko da, pertsonak eta gorputzak diren bezalaxe onartuko dira, zeren eta emakumeen gorputza, emakumezkoa izateagatik, lurralde bat baita, indarkeria mota askotarikoek zeharkatua.
  • Dibertsitate funtzional eta kognitibora egokituriko guneak izango ditu etxeak.

BIDE EMANGO DIGU JABEKUNTZARAKO ETA GEURE BURUA ERAIKITZEKO

  • Etxea emakumeek beren burua eraiki eta berreraikitzeko izango da, betiere ikuspegi indibidual eta kolektibo batetik, ikuspegi horrek ahalduntze-prozesuen gaitasunak indartzen dituelarik.
  • Honako hauek bultzatuko ditu etxeak: debatea eta hausnarketa, ideiak elkarri trukatzea eta diskurtso kolektiboak sortzea.
  • Gune bat izango da elkarrekin ikasteko eta elkarri jakintzak trukatzeko, prestakuntza-eskaintzarekin eta jarduerekin. Hori horrela, beste gizatalde batzuk erakarriko ditu, horiek ere emakumeak ezagut ditzaten.

SAREAK EHUNDUKO DITUGU

  • Topagunea izango da errealitate nahiz beharrizan desberdinak eta gaitasun orotarikoak nabarmentzeko. Bertan, elkarrekiko bizikidetza lortzeaz gain, zubiak eraikiko dira, barruranzko nahiz kanporanzko komunikazio arinetik abiaturik.
  • Etxean aukera izango dugu udalerriko beste proiektu batzuekin loturak eta sinergiak egiteko. Era berean, udal esparruan emakumeekin eta feminismoarekin zerikusia duten eta lantzen ari diren gaietarako hartu-emanetarako toki baliagarria izango da. Teknologiak ere erabiliko dira udalerritik kanpoko beste errealitate batzuekin harremantzeko, arrakala digitala kontuan hartuta.
  • Etxeak kultura- eta ekintzailetza-ekimenei sostengua emango die.

POLITIKA PUBLIKOEI ERAGINGO DIE

  • Etxea emakumeen parte-hartzea bere bizitzako alderdi guztietan errazteko eta sustatzeko tokia izango da. Berebat, botere-guneak bultzatuko dira eraldaketa sozialerako bidetzat harturik.
  • Etxeak eragina izango du, emakumeei eta feminismoari lotuak dauden gaiei buruz erabakiak hartzeko orduan.
  • Etxea gune horizontala izango da eta autonomiari eutsiko dio, alderdi politiko eta erakunde sindikalei dagokienez.

PRINTZIPIOAK

Portugaleteko emakume guztien etxea honelakoa izango da:

ETXE FEMINISTA BAT

  • Etxean sororitatea, hausnarketa eta intzidentzia feminista izango dira nagusi. Topagune kritikoa, aldarrikatzailea eta parte-hartzailea izango da eta desadostasunak onartuko ditu. Halaber, arreta emango die Portugaleteko emakumeen errealitate desberdinei.

BERTAN SEGURU SENTITUKO GARA

  • Etxeak emakumeen segurtasun fisiko, emozional eta psikologikoaren pertzepzioa bermatuko du. Bertan, emakumeak banaka nahiz taldeka errespetatuak eta entzunak izango dira.
  • Etxea energia eta alaitasun handikoa izango da. Kontzeptu hau berez iraultzailea da, bizitza erdigunean jartzea eta poztasunez zein arretaz bideratzea den era berean.

DINAMIKOA ETA IRISGARRIA

  • Etxea funtzio anitzekoa izango da eta jarduera askotarikoak garatzea ahalbidetuko du. Ireki eta malgua, berria ere txertatzeko. Berebat, emakumeen parte-hartzean gertutasuna bilatuko du eta haien arteko erlazioa bultzatuko du.
  • Etxean ez da irisgarritasun-mugarik egongo, ez espazioari ezta bertan garatzen diren jarduerei dagokienez ere.
  • Proiektu hau etengabe joango da eboluzionatuz, dinamikoa eta berrikusteko modukoa izango baita.

PARTE-HARTZAILEA ETA AKTIBOA

  • Etxean Portugaleteko emakume guztiek izango dute tokia eta bakoitzak nahi duen neurrian parte hartuko du.
  • Dibertsitatea emakumeen errealitate desberdinei ateak irekitzeko berme egonkorra izango da, hots: sexu-identitate desberdinak, gaitasun funtzional eta kognitibo desberdinak, bizitza-ziklo desberdinak, kultura desberdinak, jatorri anitz eta errealitate sozioekonomiko desberdinak.

ERALDATZAILEA

  • Etxea espazio politiko eta iraultzailea izango da eta eragina izango du begirada feministapean erabakiak hartzerakoan. Baliozko gunea, erreala, izango da, Portugaleteko emakumeen ondoan ibiltzeko eta haien beharrizanak entzuteko modukoa.
  • Emakumeen barnea maila pertsonalean eta kolektiboan eraldatzeko tokia izango da; politika publikoetan, bizimodu sozialean eta familian ere eragina izango du.
  • Etxeak etorkizunerantz begiratu behar du, sustraiak ahaztu gabe, eta berebat genealogia feminista eta Portugaleteko emakume feministen oinarri-arauak albo batera utzi gabe.

EKOLOGIKOA ETA JASANGARRIA

  • Etxea ekoefizientea izango da, jasangarria eta ekologikoa eta esparru sozialak izango ditu.
  • Etxeak bat egingo du, harmoniaz egin ere, jasangarritasunarekin, bizitzari, zaintza-lan duinari (ordaindua zein ez) eta lurraldeari dagokionez,

Gertaera guztien berri ematen jarraituko dugu blog honen bidez eta #Portuigualdad traola erabiliz sare sozialetan.
Beraz, badakizu, proiektu honen aurrerapausoen berri izan nahi baduzu, adi egon kanal horiei.

Check Also

(Castellano) 25 DE NOVIEMBRE, DIA INTERNACIONAL CONTRA LA VIOLENCIA HACIA LAS MUJERES

Barka, baina sarrera hau hizkuntza hauetan dago soilik: Espainiera (Europa).

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *