Argi eta garbi adierazi du Marian Andresek, eta ziur dago emakume guztiek ekarpen bat egiten dutela eta etorkizuneko Etxean parte hartu behar dutela aukera-berdintasunean. Feminista eta antikapazitista da, etengabeko ikaskuntza-prozesuan aurkitzen dela adierazten du, arima bidaiaria du, eta hasten duen abentura bakoitzarekin itsutzen da, bai arlo pertsonalean, bai arlo profesionalean. “Esan daiteke nire bizitza ez dela erraza izan jaio nintzen une beretik; beharbada, nire inguruneagatik edo neure buruarengatik, helburuak jartzen joan nintzen”, argitu du Marianek.
Egitea gustuko dituen bidaiak irisgarritasunaren eta feminismo aktibistaren ingurukoak dira, “adimenak ireki eta dibertsitate funtzionala dugun emakumeok zeharkatzen gaituen intesekzionalitatea ikusarazteko”. Marianek horren berri ondo baino hobeto ematen du talde eragilearekin egiten dituen saio bakoitzean. Bera ere talde horretakoa da, eta taldea Portugaleteko Emakumeen Etxea elkarrekin diseinatzeaz arduratzen da.
Marianek prozesuan irmo adierazten du Portugaleteko Emakumeen Etxeak Emakume GUZTIEN Etxea izan behar duela
Emakume Guztientzat Etxe bat eraikitzeak, batetik, kontzientzia aldatzea eskatzen du, eta, bestetik, hainbat pertsonak modu koordinatuan lan egitea eta erakundeak arlo publikoan zein pribatuan eraldatzea proposatzea. Feminismoa aldatzen eta aberasten doan praktika bat da, emakume ezberdinen ekarpenekin, hausnarketekin, lekukotzekin eta esperientziekin, eta mundua gizonentzat eraikita dagoela erakusten jakin izan du; gainera, mundu honetako zati handi bat pertsonen gorputz bakoitza modu egokian osatuta egongo balitz bezala eraikita dago; hau da, pertsona guztiek modu berean hitz egiteko, oinez biltzeko, entzuteko edo ikusteko aukera izango balute bezala. Baina errealitateari erreparatuta, pertsona bakoitzak bere baldintzekin bateragarria den leku batean lan egin eta birsortu behar du.
Dibertsitate funtzionala dugun emakumeok gainerako emakumeen aukera-berdintasun berean parte hartu behar dugu Etxean. Emakume guztiok proiektu honen barnekoak sentitu eta bertan parte hartu behar dugu, garen bezalakoak izanda, dibertsitateak balioa eta onurak eskaintzen baititu komunitate batean. Diseinu unibertsaletik eta feminismotik lan egitea bide berri bat da, agian, luzeagoa, baina seguruagoa eta justuagoa ere bai. Jarrera hori aintzat hartuta, tratu-berdintasunaren eta irisgarritasun unibertsalaren aldeko prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzen jarraitu behar dugu, jarduteko proposamenekin eta autodefentsa feministarekin.
Dibertsitatea indargune bat al da Emakume GUZTIEN Etxearen proiekturako?
Ez da dibertsitatea, zeren, azken finean, denok ezberdinak gara. Proiektu hau indartzeko gakoa ikuspegi inklusibotik diseinatzea da. Adar osoetariko bat Diseinu Inklusiboa edo Ronald Mace Diseinua da; izan ere, diseinu unibertsalaren oinarrizko zazpi printzipioak adierazi zituen: erabilera-arloko ekitatea eta malgutasuna, erraza eta intuitiboa, informazio hautemangarria, huts egitearekiko tolerantzia, esfortzu fisiko baxua eta hurbiltzeko eta erabiltzeko behar adinako espazioa. Printzipio horiek jarraitzen badira, berdintasuna izango dugu dibertsitatearen barruan. Adibidez, lehen, sukaldeak soilik pertsona batek, normalean emakumeak, janaria prestatzeko moduan diseinatzen ziren, eta, tamaina dela-eta, hormari begira kozinatzen zen; orain, ordea, sukaldeen diseinuak handiagoak dira, eta irlatxoak edo bestelako elementuak dituzte hainbat pertsona aldi berean janaria prestatzen aritu ahal izateko. Horrek ez du soilik esan nahi erosoagoak direla edo beste pertsonak espazio horietan errazago mugi gaitezkeela; baita ere esan nahi du diseinuan genero-ikuspegia kontuan hartzen dela jokabide matxistak saihesteko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde urrats garrantzitsu bat emanez.
Nola batu daitezke emakumeen gaitasun ezberdinak proiektu indartsu eta udalerriarekin konektatutako proiektu bat egiteko?
Ez nuke gaitasunez hitz egin nahi, pertsona guztiok askotarikoak baikara eta ekarpenen bat egiten baitugu; beraz, ikuspegi feminista inklusiboa izan behar dugu kontuan, garrantzitsuena emakumea izanik eta ez ideologia, eta genero guztiak barne hartuta emakumeen eskubideen berdintasunaren alde borrokatzeko zati garrantzitsu bezala. Eskubide-berdintasunaren eta inklusioaren aniztasunaren arteko orekan oinarritutako gizartea sortu behar dugu. Patriarkatu esplotatzailetik irten eta norabide bakarreko matriarkatu inposatzailean erortzen bagara, menderatze-irizpideen arabera pentsatzen jarraituko dugu (alde batetik edo bestetik), eta ez gara aske izango geure buruari dagokionean aukeratzeko.
Sororitateak kontzientzia hartzen lagundu behar digu; alegia, oso ezberdinak garela eta gure betebeharra, emakume garen aldetik, beste ahizpa batek bizi dezakeen borrokarekiko eta apalketarekiko enpatia sentitzea dela. Ahots ezberdinak batzen badira, benetako berdintasunerako bidea askoz ere gehiago aberastuko da. Horretarako, borondatea eta elkarrengandik ikasteko aldez aurretiko jarrera izan behar dira, eta erabat irekita egon; modu horretan, ahots mordoa isiltzea eta horma ugari eraistea lortuko dugu. Eta, kasu honetan, proiektu kohesionatuagoa eta Portugalete inklusiboagoa egitea.