Home / Berdintasunerako emanaldiak / Portugaleteko Emakumeen Etxearen antolamendu eta gobernantza

Portugaleteko Emakumeen Etxearen antolamendu eta gobernantza

Portugaleteko emakumeen etxeak apustu garbia egiten du kogestioaren edo gobernantza partekatuaren alde, batetik Berdintasun Batzorde Mistoa dagoelarik, Portugaleteko Udalaren ordezkaritzan, eta bestetik, berriz,

Hona hemen emakumeen etxearen antolamenduan kontuan hartu beharreko arloak. Lehen hurbilketa bat da talde eragileak epe motzean zein ertainean garatu beharko dituen jarduketetara. Aldi berean, arloak azalduta, proiektura hurbiltzen direnek ederto jakingo dute horietako zeinetan jardun dezaketen entitateari ekarria egin nahi izanez gero. Hauexek dira arloak:

  1. Talde eragilea
  2. arremana batzorde mistoarekin
  3. Komunikazioa
  4. Espazioa diseinatu
  5. Harremana auzunearekin
  6. Proiektura emakume edota eragile gehiago erakarri
  7. Jarduerak programatu
  8. Ekonomia
  9. Espazioaren funtzionamendurako araudia

Lan arlo hauek ezarri izanak ez dakar berez lantalde bana eratu beharrik. Hortaz, talde eragileak erabakiko du zein lantalde sortu behar den eta atazak nola banatu arloen artean.

1. TALDE ERAGILEA

Etxearen gaineko erabakiak hartzeko organo gorena da.

Hona hemen arlo honen zereginetako batzuk:

  • Proiektu osoaren jardun-lerroak ezarri.
  • Beste arloak garatzeko behar diren lantaldeak sortu eta beraien zereginak definitu.
  • Sostengua eman lantaldeen ekimenei.
  • Emakumearen etxearen helburuak, printzipioak eta jarduerak berraztertzeko baldintzak eta unea zehaztu.
  • Proiektua garatzeko kanpoko laguntzarik behar ote den baloratu.

Eta hona hemen martxan jarri beharreko lehenengo atazak:

  • Proiektuari izena eta “claim” bat eman.
  • Talde eragileko osakideak nortzuk izango diren erabaki, bai eta parte-hartzaileen kopuru gehienezkoa eta gutxienezkoa ere bai.
  • Talde eragilea nola berrituko den eta horren kidea nor izan daitekeen zehaztu.
  • Talde eragileko kidea izateko eskatuko den konpromiso maila zehaztu, beti ere ulertuta konpromiso malgua eta boluntarioa dela.
  • Bileretarako atazak banatu: deiak, gai-zerrenda, aktak eta dinamizazioa.
  • Etxea zabaldu baino lehen, proiektuaren ibilbide-orria onetsi.
  • Bilerak hilero egiteko erabakia berretsi eta bileren ordutegia zehaztu.
  • Erabakiak hartzeko mekanismoa ezarri: kontsentsua, gehiengo sinplea, gehiengo kualifikatua, adostasuna eta abar.
  • Hasierako lantaldeak osatu.
  • Berdintasun Batzorde Mistoarekiko talde solaskidea berretsi edo berritu.

2. HARREMANA BATZORDE MISTOAREKIN

Emakumeen etxeko talde batek egingo ditu solaskide lanak Berdintasun Batzorde Mistoarekin, zeinek proposamenak berretsi edo zehaztu egingo baititu.

Hona hemen arlo honen zereginetako batzuk:

  • Berdintasun Batzorde Mistoaren bileretara bertaratu.
  • Komunikazio arina eduki Portugaleteko Udalaren Berdintasun teknikariarekin.
  • Etxearen inaugurazio ofiziala egiteko eguna adostu.
  • Dinamizatzailea etxean lanean hasiko den modua eta unea adostu.

Eta hona hemen martxan jarri beharreko lehenengo atazak:

  • Berdintasun Batzorde Mistoarekiko talde solaskidea eratu.

3. KOMUNIKAZIOA

Komunikazio arloak barne komunikaziorako sistema diseinatuko du. Honek informazioa helaraziko die lantaldeen emakumeei bai eta talde eragileari ere. Halaber, kanpoko komunikazio-plan bat planifikatu eta garatu egingo du proiektua udalerrian eta udalerritik at ere ezagutarazteko bai eta etxearen jarduerak zabaltzeko ere Portugaleteko emakumeak erakarri nahian.

Hona hemen arlo honen zereginetako batzuk:

  • Proiektuaren emakume parte-hartzaileen arteko barne komunikazioa bermatu.
  • Komunikazio-kanalak gaitu udalerriko edozein emakumek proiektuarekin bat egin ahal izateko.
  • Oinarrizko materialak sortu proiektua ezaguna izan dadin.
  • Emakumeen etxearen jarduerak zabaldu.

Eta hona hemen martxan jarri beharreko lehenengo atazak:

  • Berehalako mezularitza-taldeak sortu.
  • Doako tresnekin bilera digitalak egiteko baliabide-tailerra proposatu.
  • Informazioaren barne-sistema diseinatu.
  • Domeinuak erreserbatu proiektuaren izenarekin eta posta elektronikoaren kontua ireki.
  • Lehen materiala ekoitzi proiektua Portugaleteko kolektiboen artean zabaltzeko xedez.
  • Proiektuaren kanpoko komunikazioaren plana prestatu.

4. ESPAZIOA DISEINATU

Helburua da Portugaleteko Udalaren teknikari-taldearekin kolaboratzea prozesu parte-hartzailean zehazturiko alderdiak aintzat hartzen dituen obra- proiektu baten prestaketa-lanetan.

Hona hemen arlo honen zereginetako batzuk:

  • Portugaleteko Udalaren teknikariekin- arkitektoekin- koordinazio-lanak egin.
  • Obra-proiektuaren diseinu parte-hartzailea bermatu.
  • Proposatu emakumeei aukera ematea espazioa egokitzeko ataza batzuk egiteko; hots: koloreak eta altzariak aukeratzea eta abar.
  • Talde eragilearekin koordinazio-lanak egin etxea noiz irekiko zehazte aldera.

Eta hona hemen martxan jarri beharreko lehenengo atazak:

  • Data ezarri Portugaleteko Udalaren teknikariekin bilera egiteko lantaldea aurkezteko bai eta obra-programari buruzko lehen elkarrizketak edukitzeko ere.
  • Espazioan eta espaziotik at esku-hartzeak diseinatu eta proposatu.
  • Talde eragilearekin saio-egutegia ezarri obra-proiektuaren aurrerapausoak erkatzeko.

5. HARREMANA AUZUNEAREKIN

Lan-arlo honen helburua da auzunearekin harreman onak eta bizikidetza lortzea. Berebat, emakumeen etxea kokaturik dagoen auzuneko elkarte eta beste eragile batzuekin.

Hona hemen arlo honen zereginetako batzuk:

  • Etxea dagoen urbanizazioko auzokoei proiektua aurkeztu.
  • Auzokoekin komunikazio arina izan.
  • Mapa batean kokatu inguruko elkarte eta eragile garrantzitsu guztiak.
  • Proiektua aurkeztu eta aukera desberdinak pentsatu auzoko elkarte eta eragileekin kolaboratzeko.

Eta hona hemen martxan jarri beharreko lehenengo atazak:

  • Urbanizazioko auzokoekin lehen kontaktuak egin.
  • Mapa batean behin-behinean auzoko elkarte eta eragileak kokatu.

6. PROIEKTURA EMAKUME EDOTA ERAGILE GEHIAGO ERAKARRI

Beste arlo batzuekiko elkarlanean lan irmoa egingo da udalerriko emakume guztiengana iristeko bai eta etxean parte hartzera gonbidatzeko ere.

Hona hemen arlo honen zereginetako batzuk:

  • Aztertu zeintzuk diren proiektuan ez dauden emakume-sektore edo kolektiboak.
  • Kolektibo horiei hurbildu proiektua azaltzeko eta ikusteko, berebat, zer behar duten emakume horiek etxera hurbildu ahal izateko.
  • Proposatu jarduketak kolektibo jakin batzuk (emakume gazteak, kasu) erakartzea lortzeko.
  • Antzeko proiektuetan aritzen direnekin harremana izan.
  • Sarea sortu udalerriaren barruko eta kanpoko beste kolektibo, mugimendu eta elkarte batzuekin.
  • Etxera hurbiltzen diren emakume berriei harrera egin.

Eta hona hemen martxan jarri beharreko lehenengo atazak:

  • Zerrendatu proiektuan ez dauden emakumeen kolektiboak.
  • Kolektibook bilera batera edo bitara deitu, proiektua azaltzeko eta parte hartzera bultzatzeko ere bai.
  • Sareratzeko moduko Portugaleteko proiektuen zerrenda egin.
  • Beste emakumeen etxe batzuen proiektuen zerrenda egin, haiekin ere zubi-lanak egiteko.
  • Ekintza zehatzak diseinatu proiektura emakume helduak edo gazteak erakartzeko. Adibide gisara, institutuetan lehiaketa bat diseinatu emakumeen etxerako sarbidea seinaleztatzeko.

7. JARDUERAK PROGRAMATU

Lan arlo honen eginkizuna da emakumeen etxea ireki aurretik eta ondoren garatuko diren jarduerak programatu eta planifikatzea talde eragileak onetsitako “ Jarduera Programa” dokumentua kontuan harturik.

Hona hemen arlo honen zereginetako batzuk:

  • Proposatu emakumeen etxearen helburuetan zuzenean inpaktua duten jarduerak.
  • Portugaleteko emakumeek proposaturiko ekintzak bideratu eta erraztu.
  • Etxea inauguratu eta irekitzeko ekintzak diseinatu.
  • Urteko jarduera-plangintza egin.

Eta hona hemen martxan jarri beharreko lehenengo atazak:

  • Kultura arloko programazio berariazkoa jaso.
  • Ireki aurretik, ekintza-egutegi bat sortu.
  • Auzoan arte mailako ekintzak abiarazi, hala nola eskailerak margotu ikurrekin edo emakumeen esanekin. Orobat, seinaleztapen-ekintzak direla medio, jendea etxera erakarri.
  • Emakumeen etxea irekitzeari begirako ekintzak diseinatu.
  • Etxea ireki ondorengo ekintza-egutegia sortu.

8. EKONOMIA

Arlo hau ekonomiari loturiko kontuez arduratuko da. Horretaz gain, jarduerak burutzeko aurrekontuak prestatuko ditu.

Hona hemen arlo honen zereginetako batzuk:

  • Urteko aurrekontu bat egin etxea ireki aurretik eta ondoren aurreikusitako jarduerak burutze aldera.
  • Etxearen beraren jarduerak garatzeko gastu-kudeaketarako era pentsatu.
  • Berdintasun Batzorde Mistoarekin solastuko den taldeari sostengua eman etxea ireki aurretik eta ondoren aurreikusten diren gastuen aurrekontuari buruzko informazioaren berri emateko orduan.

Eta hona hemen martxan jarri beharreko lehenengo atazak:

  • Etxea ireki aurreko jarduerak garatzeko gastu-proposamen bat egin.

9. FUNTZIONAMENDU ARAUDIA

Jarduerak egiteko araudiak (etxearenak eta derrigorrean betebeharrekoak). Portugaleteko Udalak beharrezkoa den informazio osoa emango du gai honi dagokiolarik.

Hona hemen arlo honen zereginetako batzuk:

  • Araudia idatzi emakumeen etxeko espazioak erabiltzeko bai eta bertan bizikidetza sustatzeko ere.

Check Also

XXII JORNADAS DE IGUALDAD DE PORTUGALETE 2023

XXII JORNADAS DE IGUALDAD DE PORTUGALETE 2023

MABEL LOZANO, OLGA VIZA, YAYO HERRERO ETA TOWANDA REBELS IZANGO DITUGU, BESTEAK BESTE, PORTUGALETEKO XXII. …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *