Home / Declaraciones / Udalerrian berriki gertatutako eraso matxistaren aurrean, Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde Mistoaren bitartez, honako hauek adierazi nahi ditu:

Udalerrian berriki gertatutako eraso matxistaren aurrean, Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde Mistoaren bitartez, honako hauek adierazi nahi ditu:

Udalerrian berriki gertatutako eraso matxistaren aurrean, Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde Mistoaren bitartez, honako hauek adierazi nahi ditu:

1- Portugaleteko Udalak eta Udalaren Berdintasun Batzorde Mistoko elkarte eta entitate guztiek, eraso matxista hori dela kausa, bere gaitzespen eta arbuiorik gogorrena adierazten dute eta, horrekin batera, laguntza eta elkartasuna eskaintzen diete erasoa jasan duen emakumeari eta haren senideei. Portugaleteko Udalak biktimak behar dituen bitarteko guztiak jartzen dizkio eskura. Halaber, beharrezko informazio osoa eta laguntza guztia jasoko dituela bermatu nahi du.

2- Portugaleteko Udalak uste du sexu indarkeria giza eskubideen kontrako erasorik larriena dela eta emakume eta gizonen arteko egiturazko desberdintasunaren emaitza baino ez dela.

3- Portugaleteko Udalak herritarrei dei egiten die bere egiteko indarkeria onartezin honen kontrako borroka, erne iraun eta konpromisoa har dezatela indarkeria hau jasaten duten emakumeei lagundu ahal izateko.

4- Portugaleteko Udalak konpromisoa hartzen du indarkeria matxistaren prebentzioan lanean jarraitzeko, horretarako emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko politikak ezarri eta garatuz.

5- Portugaleteko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die badirela baliabideak, emakumeak horrelako egoeratik irten daitezen. Hortaz, Eusko Jaurlaritzako biktimen arretarako telefonoa dago erabilgarri egunean 24 orduz: 900 840 111.

Check Also

Portugaleteko Udalak arbuio egiten dio indarkeria matxistari eta halaber, bat egiten du Eudelen adierazpenarekin Orion gertatutako emakumearen hilketa gaitzesteko.

EUDELek gaitzespenik irmoena azaldu nahi du Orio udalerrian izan zen emakumearen hilketen aurrean, eta elkartasuna …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *