Home / Violencia machista / Portugaleteko Udalak arbuio egiten dio indarkeria matxistari eta halaber, bat egiten du Eudelen adierazpenarekin Sestaon gertatutako emakumer baten hilketa gaitzesteko.

Portugaleteko Udalak arbuio egiten dio indarkeria matxistari eta halaber, bat egiten du Eudelen adierazpenarekin Sestaon gertatutako emakumer baten hilketa gaitzesteko.

Sestaon gertatutako emakumearen hilketaren aurrean gaitzesteko adierazpena

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespen irmoena azaldu du Sestaon gertatutako emakumeren hilketaren aurrean, eta elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta hurbilekoei.

EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

EUDELek bat egiten du Sestaoko Udalak deitu duen gaitzesteko elkarretaratzearekin. Elkarretaratzea bihar izango dela, otsailak 13, 12:00etan, Kasko Plazan.

Euskadiko Udalen Elkarteak bat egiten du antola litezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin

2021eko otsailak 12.

Check Also

Murchanten (Nafarroa) gertatutako gasteiztar emakumearen hilketa matxistaren aurrean gaitzesteko adierazpena

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespen irmoena azaldu du Nafarroako Murchante udalerrian gertatutako Gasteizko emakumeren hilketa …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *