Home / Berdintasunerako emanaldiak / Portugaletek kale-izendegian sartu du Martxoaren 8a plaza, aitormen gisa emakume guztiei eta borroka feministari
Inauguración Plaza 8 DE MARZO portugalete

Portugaletek kale-izendegian sartu du Martxoaren 8a plaza, aitormen gisa emakume guztiei eta borroka feministari

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde
Mistoak proposatuta, “Martxoaren 8a / 8 de Marzo” izena eman dio Jose Zaldua doktorearen
kalearen hasierako plazari, orain arte izenik gabea zen-eta.

Portugaleteko Udalaren helburua da emakumeei eta feminismoari gero eta ikusgarritasun
handiagoa ematea espazio publikoetan, historian zehar jasan duten ikusezintasuna nolabait
konpondu nahian.

PLAZA 8 DE MARZO portugaletePortugalete, 2021eko martxoaren 8a. Portugaleteko Udalak, Martxoaren 8an, Emakumeen
Nazioarteko Egunean, ekitaldi sinboliko xume murriztua antolatu du, Jose Zaldua
doktorearen kalearen eta Carlos VII etorbidearen elkarguneko plaza “Martxoaren 8a / 8 de
Marzo” izendatzeko.

Izena Berdintasun Batzorde Mistoak onartu zuen, aho batez onartu ere. Batzorde hori
berdintasun-arloko aholku-batzorde iraunkorra da, haren kideak entitate hauetako ordezkariak
hauexek direlarik: emakume-elkarteak, mugimendu feministak, ikastetxeak, osasun-zentroak,
gizarte-arloko beste erakunde batzuk, udal sailetako teknikariak eta udal talde politikoak.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Udal Planean jasotako ekintza honen bidez,
Udalak balio-aldaketa sustatu nahi du, eskubide guztien erabileran erabateko berdintasuna
lortze aldera.

Desberdintasun historiko nabarmenetako batek ikusezin egin ditu emakumeak eta haien
lorpenak mendeetan zehar. Horrek, besteak beste, hirietako kale-izendegietan du isla garbia
begi-bistakoa. Kale-izenen genero-orekarik eza, beraz, sexuen arteko desberdintasun
historikoaren isla da; izan ere, desberdintasun horrek etxeko espaziora baztertzen du
emakumea eta gizonarentzat gordetzen du espazio publikoaren jabekuntza.

Horiek horrela, Portugaletek urratsak egin nahi ditu bidegabekeria historiko horri amaiera
emateko eta espazio publikoek emakumeen izen gehiago har ditzaten pixkanaka, harik eta
kopuru biak erabat parekatu arte, hirigintzako jarduketen diseinuan genero-ikuspegia
txertatzeko bidean aurrera egiten duen bitartean.

Martxoaren 8a plaza izendatzeko ekitaldian, lehenik, ohorezko aurreskua egin zuen Lora
Barri taldeko neska dantzari batek eta, horren ostean, udalbatzarkideek eta Berdintasune
Batzorde Mistokoek otsaileko osoko bilkuran onartutako adierazpen ofiziala irakurri zuten.

Check Also

Portugaleteko emakume gazteek Bidatzenea proiektuarekin bat egin dute

Bidatzeneako talde eragileak, Portugaleteko Emakumeen Etxeak, biltzen eta lanean jarraitzen du, programazioarekin, auzoarekiko harremanarekin edo …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *