Home / Violencia machista / Portugaletek abian jarri du 60 urtetik gorako emakumeen artean indarkeria matxista detektatzeko eta artatzeko programa berritzailea
Mikel Torres, Alkatea, eta Mª José Blanco, Berdintasun eta Gizarte Zerbitzuetako Zinegotzia

Portugaletek abian jarri du 60 urtetik gorako emakumeen artean indarkeria matxista detektatzeko eta artatzeko programa berritzailea

  • Portugaleteko Udaleko Berdintasun Sailak sortu eta garatutako “Vidas libres de violencia machista / Indzarkeria matxistarik gabeko bizitzak” programaren helburu nagusia da indarkeria matxista jasaten duten 60 urtetik gorako emakumeak hobeto detektatzea eta artatzea, bai arazo larri horri buruzko sensibilizazioa egitea ere.

 

  • Adineko emakumeek jasandako indarkeria matxistaren esparruan egindako azterlan urriek erakusten dute bikotekideek edo bikotekide ohiek eragindako indarkeria fisiko eta sexualaren, indarkeria emozionalaren eta indarkeria ekonomikoaren intzidentzia handiagoa duela adineko emakumeengan emakume gazteengan baino.
  • Errealitate hori ikusezina da orain arte, eta tratamendu espezifikoa behar du, egoera bereziak direla-eta. Indarkeriaren biktima diren adineko emakumeek diskriminazio bikoitza jasaten dute, generoagatik eta adinagatik.

 

  • Programak, lehenengo fasean, errealitate horri buruzko prestakuntza espezifikoa emango die Udaleko Gizarte Zerbitzuetako profesionalei, eta adineko emakumeek jasaten dituzten indarkeria matxistaren kasuak detektatzeko eta horiei aurre egiteko tresnak eta jarraibideak emango dizkie, emakumeen arretari lehentasuna emanez.

 

  • Portugaleten, 60 urtetik gorako emakumeak biztanleria osoaren% 20,30 dira.

Descargar (PDF, 69KB)

Check Also

Murchanten (Nafarroa) gertatutako gasteiztar emakumearen hilketa matxistaren aurrean gaitzesteko adierazpena

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespen irmoena azaldu du Nafarroako Murchante udalerrian gertatutako Gasteizko emakumeren hilketa …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *