Home / Berdintasuna / Murchanten (Nafarroa) gertatutako gasteiztar emakumearen hilketa matxistaren aurrean gaitzesteko adierazpena

Murchanten (Nafarroa) gertatutako gasteiztar emakumearen hilketa matxistaren aurrean gaitzesteko adierazpena

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespen irmoena azaldu du Nafarroako Murchante udalerrian gertatutako Gasteizko emakumeren hilketa matxistaren aurrean. EUDELek elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta  hurbilekoei.

EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek  emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria era guztietan   (psikologikoa, ekonomikoa,  fisikoa, sexuala, bikarioa…) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

EUDELek bat egiten du Vitoria-Gasteizko Udalak deitu duen gaitzesteko elkarretaratzearekin. Elkarretaratzea gaur izango dela, 12:00etan, Udaletxearen aurreko plazan. Baita ere antola litezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin bat egiten du.

Check Also

2024KO MARTXOAREN 8RAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Emakumeen nazioarteko egun honetan, bidezkoa da gure gizarteak historian zehar eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeen …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *