Berdintasunerako XXI. Jardunaldiak heldu dira urriaren 21ean eta 22an. Pausoz pauso pausurik gabe “izenburupean, laugarren olatu feministari, sexu-indarkeriari eta genero-ikuspegiari buruzko eztabaida sortu nahi dute.
Hiru emakume ezagun izango dira protagonista ostiral goizean, urriak 21. Rosa Cobo, teorikoa, ikertzailea eta idazle feminista izango da inaugurazio hitzaldiaren arduraduna; ondoren, Sindy Takanashi, indarkeria matxisten aurkako influencer ezaguna; eta Carmina Serrano, genero indarkerian eta trauman aditua, etorriko dira Santa Clara Kultur Etxera.
Hiru hitzaldi eta lau mintegi, feminismoaren praktikan etenik gabe aurrera egiteko.
Rosa Cobo, irakasle, ikertzaile eta idazle feminista, Zientzia Politikoetan eta Soziologikoetan doktorea, Ekonomiako Soziologiako irakasle titularra eta A Corunñako Unibertsitateko Genero eta Feministen Ikasketa Zentroko zuzendaria izango da XXI. Berdintasun Jardunaldiei hasiera emango diena,” La cuarta ola feminista y el diálogo intergeneracional” delako hitzaldiarekin. Ondoren, Sindy Takanashi aurkezle, komunikatzaile eta indarkeria matxisten aurkako influencerra ezagunenetako batek “Gure inguruko sexu-indarkeria identifikatzeko” gakoak hurbilduko dizkigu. Bestalde, Carmina Serranok, Psikologian doktorea, psikoanalista, psikoterapeuta, genero-indarkerian eta trauman aditua denak, “Emakumeak eta haien ondoezak” izenekoaren dimentsioa jorratuko du ostiraleko lehen jardunaldi honetako azken hitzaldian (hilak 21).
Mintegiak izango dira urriaren 22ko goizeko protagonistak. Bertaratuek aldi berean garatuko diren lau proposamenetako bat aukeratu beharko dute: psikologoa, Raquel Raposo, nin eta ninen aurkako sexu-biktimizazioaren balorazioan aditua “Genero-ikuspegia duten adingabeei sexu-biktimizazioan esku hartzea. Cristina Urbanok, Garapenerako Lankidetzaren eta Kirolaren arloetan berdintasun-proiektuen diseinuan eta zuzendaritzan adituak, “Genero-ikuspegia kirolean: begiratzen ikastea” proposatuko du. Amelia Tiganusek, idazlea, aktibista feminista, sentsibilizazio ikastaro eta tailerretan trebatzailea, Bortxaketaren kultura versus etika feminista: axola al dute besteek? Azkenik, Gemma Escapa Bizkaiko Caritaseko abokatuak, Adin txikikoak babesteko eta sexu-abusuak prebenitzeko Eleizbarrutiko Batzordeko kideak eta AIBko kideak, genero-indarkeria kasuetan adingabeekin egiten diran bisitak bertan behera uzteari buruzko eztabaida mahaigaineratuko dau. Konstituzio Auzitegiaren 2022ko uztailaren 12ko epaiaren azterketa “.
Portugaleteko XXI. Berdintasun Jardunaldietara joateko plazak mugatuak dira eta izen-ematea doakoa da. Parte hartu nahi dutenek Portugalete On webgunearen bidez, 94 472 92 12 telefonora deituz edo bienestar@portugalete.org posta elektronikoaren bidez konfirmatu dezakete.
Informazio guztia Berdintasun Arloko sare sozialetan dago, #PortuIgualdad etiketarekin.